Jose Antonio Ardanza Garro
Elorrio (Bizkaia) (1941-2024)
Biografia
Politikari jeltzalea eta enpresaburua. Elorrion jaioa, guraso biak baserritarrak zituen, kalera bizi izatera joandakoak. Hiru urte eta erdi zituela ama hil zitzaion. Orduan Ondarroara joan zen bizitzera, osaba-izebekin, aldi baterako. Zortzi urterekin bueltatu zen Elorriora, ondarrutarrez berbetan. Aita berriro ezkondu zen. Herri eskolan ibili zen Jose Antonio, eta 12 urterekin Derioko seminariora bidali zuten. 18 urte bete arte egon zen han. Elorriora bueltatu zenean, herri mugimenduan murgildu zen: antzerkia, mendi taldea, Elizaren bueltako gazte taldeak... politikarako harra ere bazuen ordurako. Zuzenbidea ikasten hasi zen Bilbon, Deustuko unibertsitatean, eta EGIko kide egin zen; talde klandestinoa zen garai hartan. Ezkutatuta ere egon behar izan zuen, Polizia segika zuelako. Haurtzaroko eta gaztaroko pasadizoak kontatu zizkigun Ardanzak, Franco hil aurrekoak. Ondoren Arrasateko alkate izan zen, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi eta Eusko Jaurlaritzako lehendakaria (1985-1999). Euskalteleko presidentea izan zen. Ezkondu egin zen eta bi seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ELO-193 | 2017 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Iker Ugalde | ||
ELO-194 | 2017 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Iker Ugalde |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?