Kortazargaina, Karakate mendiaren benetako izena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-069-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserrian denetik egindakoa da hemezortzi urte bete arte: itulan, ganaduak eta ardiak zaintzen Karakaten. Karakate esan ohi zaio mendi horri baina bere benetako izena Kortazargaina da.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko azaroaren 23a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: EGB-069/013
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak
Transkripzioa
-Basarrixan gure aita eta ni ere ba. Honbre, basarrixan ba danera probau nuen garai hartan. Soldau jun arte, edo hemezortzi urte arte, hemezortzi urte arte edo horrela, ba gari-jotia dala, gari-ebatia dala; souan ba ittulan ganauen aurretikan. Hemen orduan ba mutikua, orduan ba hamabi bat urtekin edo horrela, ganauen aurrian ta ganauak zaintzen eta basarriko kontuak. Ardizaiñian ere egon naiz Karakate puntia baiño pixkat beratxuao. Karakate baserria zan orduan Karakate. Karakate, izen beria, berezko izan [jatorra] deu Kortazargaina. Batzuek diar itten dute, Plazentzia aldian eta, Muneta. Muneta da Plazentziako alderdirako basarri bat, ta Karakate da Elgoibar alderako basarri bat. Muneta basarrixak jarraitzen deu baiña Karakate basarrixa nik ez nuen ezautu. Han inguruko zelaixak-eta bai, horrek bai. Eta horrela, ta ni beti hola iñoiz liburuak-eta, hola Juanito San Martiñekin eta abar eta; horren izen originala neuk zuzendu nuen, lan klase hori itten zabena, ta irakurri dot liburu batzuetan Kortazargaiña, eta gero "entre comillas" Karakate. Jentiak, ez dakizu, Karakate, karakate, Karakate!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!