Elgoibar (Gipuzkoa)

"Pintxe"aren lanak

"Pintxe"aren lanak <p>Bi "txangil" (botijo) hartu eta ura ekarri eta argiaren etengailuari eman, ziren "pintxe" bezala lehendabizi egin beharreko lanak. Geltokira joan gauzak eroan eta ekartzera, langileei tabakoa ekarri eta horrelakoak. Arriola tailerra non zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-069-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bi "txangil" (botijo) hartu eta ura ekarri eta argiaren etengailuari eman, ziren "pintxe" bezala lehendabizi egin beharreko lanak. Geltokira joan gauzak eroan eta ekartzera, langileei tabakoa ekarri eta horrelakoak. Arriola tailerra non zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni hortikan lanera. Hamahiru urtekin.
-Eta pintxe zer egiten zenduan, errekauak edo taillerra garbittu edo?
-Ba ze eitten naban? Orduan garai hartan, bizikletan han ikasi naban, lelengo lana zan goizian hartu bi txangil, bi botijo ta ura ekarri. Eta interruptorari eman goizian zortzietan.
-Hamahiru urtekin?
-Hamahiru urtekin. Ta kendu gero hamabixetan. Ta ordubateterdietan berriz'e sartu, ta illuntzian kendu. Ta gero errekauak ba estaziora fakturatzeko gauzak. Estaziora zatozen gauzak hartu ta zeera eraman, korrespondentzia hartu. Eta langille askori ba tabakua ekarri. Eta horrelako gauza pilla bat.
-Nun euen Arriola tailler hori?
-Arriola taillarra zan lendabizi San Franzisko kalian. Baiña han denbora gitxi. Ta gero handikan, taillar berrixa ein zan Txarridunanetikan gora, Malan ezkerretara, han etxiak daure oin, hantxe in zan tailler oso politta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia