Kortako kakapilara jausi Agurne
Baserriko lan guztiak egiten zituzten ahizpek. Behin, behi bat mugitu ezinik tiraka eta bultzaka ziharduten eta Agurne kaka pilara jausi zen. "Harrapatzen bahaut akaau eingo haut" esaten zion Natiri.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Arianne Unamuno
- Data: 2010(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:01:51
- Erref: EGB-068/024
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
-Gizonezkuen lanak eittia tokauko jatzuen.
Agurne: -Jesus!
Nati: -Esan deuna. Etxeko lanak in lelengoti, eta gero ba solora; ba izaten zan nabua edo artua edo erromalatxa edo...
Agurne: -Baiña nik badakit behixak jazten ere. Neri tokau jata behixak jaztia. Eta honek...
Nati: --Ez zauan mutillik eta ein in bihar genduan.
Agurne: -Honek sokatik tira eitteko behixai eta jun nitzan etenda kakapilla haundi batera sartu (barre).
-Honek tranpia ein zetsun?
Agurne: -Beittu [...] behi bat, ezta, sokatik. Derrior eruan bihar zan sokatik, eta kortara sartzerakuan ez zaban nahi jun, eta esaten diot: "Nati, eraixon!", eta honek esaten zian: "Tira eixon sokatik!", eta "eraixon" eta "tira eixon", etetzen da sokia, eta jota atzeraka-atzeraka-atzeraka, kortan aeuan kakapillarik haundiñian sartu nitzan (barre). Bueno, hau etxaburuan gora ihesi eta ni ondorian. Bueno, nik harrapatzen det orduan, txiki-txiki...
Nati: -"Harrapatzen bahaut akaau ingo haut!!" (barre). Penia da 'zuka' eittia.
Agurne: -Ez dou in zuka, "harrapatzen bahaut" ez da zuka. (Barre). Eta holako urteerak. Holako urteerak geunkazen ba pillo bat. Bueno... Beste baten asto gaiñian ipini ninduen eta. Orduan partian
Nati: -Tio Txomin zana zan partian.
Agurne: -Tio Txomin eta hi're. Akuluakin erani-erain astuari ta ni poliki-poliki, toka-toka-toka azkenian goittik behera. (Barre). Jausi
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!