Elgoibar (Gipuzkoa)

Ama galtzerdigilea

Ama galtzerdigilea <p>Amak galtzerdiak egiten zituen Lizundia baserritik ekarritako artilearekin. Benturak haria egiten laguntzen zion. Irabanetan ez, baina Olazarren bazituen ardi batzuk. Etxerako egiten zuten gazta apur bat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-050-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak galtzerdiak egiten zituen Lizundia baserritik ekarritako artilearekin. Benturak haria egiten laguntzen zion. Irabanetan ez, baina Olazarren bazituen ardi batzuk. Etxerako egiten zuten gazta apur bat.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nik ama asko ezautu neban artilliakin lantzen.
-Lania? Eta nundik ekartzen zeben?
-Goiko basarrittik. Han goixan basarrixak daude, Lizundia esaten jakona, San Antolin behia, goixan Lizundiakuak daude goixan basarri mordua. Han lehen-lehendi ardixa egoten izen da han basarri danetan. Eta handikan hartzen zeban gure amak beti lania, eta galtzerdixak-eta asko eitten zittuan. Etxian landu, neu ere asko lagunduta nago amari, landuta; neu ere jardunda nao. Landu; gero gorua esaten zakona hamen gerrittikan honara ipini, han dza!, dza!, dza! zera ein, harixa ein, eta gero harekin harixakin galtzerdixak ein. Eta galtzerdi edarrak izaten zien.
-Nik be badauzkat.
-Badaukazuz, e. Harek bero-beruak.
-Eta hemen ardirik bazeukatzuen?
-Bai. Egon giñan pixkaten barek baiña oin ere badaukaguz.
-Zu hona etorri ziñanian baeuan artaldia?
-Orduan ez zeuan... Egon, egon..., bai, bazeuan, ni etorri nintzanian bazeuan hemen ardixa. Ez dakit. Gero kenduta egon giñan, bare egon giñan.
-Eta zu zeu gaztagintzan ibilitakoa za?
-Gaztaegiñan? Etxerako zeoze bai, baiña asko ez; baiña zeoze bai. Jun dan urtian eta erreiñak ein dittu.
-Baiña lehen?
-Lehen ez. Nere etxian ez, ez zan batere...
-Baina zu hona ezkondu ziñanian hogeta sei urtekin...
-Gaztae asko ez ez genduan eitten.Ardi gutxi orduan. Gerotxuao bai, gero eitten neban gaztaia gerotxuao, ardixak gehittu genduzenian. Gero sasoi baten bai eitten neban puxkat etxerako; saltzeko ez, saltzeko sekula ez. Etxerako. Ta jun dan urtian mordua ein zeban, erreiña oin ibiltzen da. Neu zahartu ein naiz eta. Erreiña ibiltzen da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia