Aita batzokiko lehendakari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-042-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 19a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: EGB-042/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
-Eta ze rekuerdo daukazu, zela etorri zien nazionalok edo gorrixok?
-O, bai, bai, gu gorrixak giñen eta eurak zian nazionalak; eta bueno, auskalo, zer ez. Ba arratsaldeko bostak aldian edo seirak aldian edo... Horrek Felixek esango dizuz hobeto baiña. Gero aitta, aitta zan batzokiko lehendakarixa zan.
-Kontxo...!
-Nere aitta orduan. Bilbora errekadista juten zan. Itxuria hemen lana eskaxtu edo in zanian ni umia nitzala Bilbora errekadista hasi zan. Eta lehendakarixa zan, beti batzokixan sartuta. Gure amak esaten zeban: "Baiña etxakiñat zer daukan horrek batzokixan, beti han dao". Klaro, Bilbotik etorri, afaldu justu-justu ta batzokira. Eta gero ba eon zan jun edo ez jun bestaldera, Bizkai aldera. Bere etxeko guztiak Bizkaixan zian, anaixa-arrebok, eta bi anaixak jun zian Bizkaira eta bat hogeta hamaseiko urtarrillan soldadu jun zan. Bai, zarrena, ni baiño hamar urte zarraua. Eta haura harrapau zaban gerriak Burgosen. Oseake haura Burgosen eta beste bi Bizkaixan. Eta gu erdi-erdixan hantxe aitta ta ama ta ni. Beste mutiko bat izan nuen, beste anaia bat baiña zortzi urtekin edo hil zan. Hortxe gaude danok. Eta aitta ta ama ta ni geldittu giñan etxian. Eta aitta jungo ete zan, ez zakixan ze in, ta bere estuasuna zan ama ta ni han lagatzia bakarrik. Ta beste asko're jun zian, eta Gotzonen aitta, nere aman anaia, harek: "Bazatoztie? Etorri, e, atiak itxi bihar dittugu eta. Etorri!". Aj, gure aitta estu ta larri ba "Ez dakit ze in, ez dakit ze ematen dian hemen gelditzia edo alde eittia". Ta holaxe geldittu in zan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!