Ezkondu eta urtebetera senarra gerrara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-028-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibarko euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Ibon Arriola
- Data: 1999(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:26
- Erref: EGB-028/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Aitxitxa ze ibili zan, kanpuan orduan?
- Aitxitxa? Bai, Valladolidera juan zan eta gero frentian [zain, zain han].
- Zenbat debora egon zan han?
- Urte t’erdi-edo, ixa bi. Ya lehen hiru urte ixa einda zauan marinan.
- Marinan ze ein zaban, soldautzia?
- Soldautzia marinan zertu zaban.
- Zenbat, hiru urtian?
- Eta gero Republikia etorri zanian etorri. Hiru urten bat e… hiru urte osatu be etorri zan, e! Zortzi-hamar hillabete-edo, zortzi-edo falta […] Republikia erten zabanian, ba soldauak etxera [bialtzen] zittuen orduan. Bizimodu [galanta haura bazuan, ba]? Gero jun zan, santa-eske egunian juan zan gerrara. Ta Andres ume txiki-txikixa ta…
- Jo, ba urtiak orduan eitten zittuan urtiak, ez?
- E?
- Urtiak ein ta bi urtetara, bi egunetara.
- Bai, bai ba. Urtiak ein […] ta bi urtetara hogeta, bai, hogeta bederatzi zittun egunian, jun zan soldau gerrara. Ta Andres txiki-txikixa hemen nik. Ta orduan etorri zian santa-eskaliak hona. Ta akordatzen naiz aldeko Bitorik, [Josen amak] esaten zaban: "Soiñuakin zatozte hona? Errosarixuakin etorri bihar da, errosarixuakin". Gu hamen erdi-negarrez, orduaintxe erten zeban trenera ta [...] soiñua, bueno!
- Trenian jun zan?
- Bai, trenian. Gau-erdiko trenian jun zan, 11ak aldian erten zan eta bestiak eguardixan hemen soiñuakin.
- Ta bere barririk ez zenuten eukitzen?
- Bai, […] eukitzen genduan berrixa. Bai. Eta gero beste bat —oin hil zan, gerotxuao […]— oso majua, zera, Baserrin kuñaua zan gaiñera bera. Eta haura ere nazionalistia zala, ez dakit ze zala, neskia zaukan gaixoik eta ez zion kartaik ez zion pasatzen eta gure zerak, Lorentzok, eskribitzen zaban harentzako kartia, haren neskiari kartia. Ta, ba, […]. Bai.
- Orduan, ezkondu ta gero…
- Urtia.
- Urtera, hala!
- Bai, bai. Urtia. Bai ba, abrillian ezkondu eta hurrengo julixuan, hurrengo juliuan, e… juliua […], berdin da.
- Bai, zela esaten dozu?
- Guk e… juliua, horrek esaten dittue, ez dakit, julio, junio, julio guk erderia sartzen dou asko, e!
- Bueno...
- Lehengua hori da. Baiña oin, ba... ta asko gaiñera. Abendua ta oin be esaten dou bestera, e!
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!