Kontzentrazio-esparrutik Monzonek atera zituen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-020-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Egoera txarrean zeuden eta bere senarra Monzonengana joan zen. Emakumeak atera egin zituzten eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza batera eraman zituzten. Handik piskatera gizonak ere atera egin zituen Monzonek, Tolosa ondoko herri batera eraman zituen lan egitera. Eibarko eta Soraluzeko emakume batzuk ere joan ziren lanera, makinak erabiltzen bazekiten eta.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko uztailaren 17a
- Iraupena: 0:03:45
- Erref: EGB-020/015
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
-PIlar, lelengo egunetan ez zan egongo organizaziñorik eta,
-Ezebez. baiña gero...
-Baiña gero egunetara ta hasiko zan organizatzen.
-Gu han genden artian ez. Gero bai. Liburuan ipintzen dau. Harek gure lagunak, eta Rikardok esaten du "De eso aquí no se habla más. Ahí se acabó". Era terrible, e. "Aquí se acabó". Ez genduan itten horren zerik batere ez. "Se acabó aquí eso".
-Zenbat denpora ein zenduen?
-Asko ez baiña bastante. Gero altabozetik hasi zan Monzon: "Los vascos no se qué..." Ta nere senarrak esan zeban: "Joan in bihar gara", ta esan zion: "Ni ez najoiak kasorik be ez diou eingo. Esan bai hor, ta ez dakit zer ta...". Era muy... A todo lo tenía. "Ba ni banajoiak -le dijo Ricardo- hik nahi duana ein". Joan in zan azkenian. Esan zion: "tenemos las mujeres aquí". "Son mujeres de veras?, estáis casaos? Ezkonduta zagozie?" "Bai, papelak nahi dittuzu ala?". "Ez, ez". Baiña esan ei zion: "Zuek eibartarrok gehixen eitten dozue euskeraz, baiña txartuen. Baiña ez dio ardura, e. Hola segidu". Yo siempre he dicho que fue nuestra salvación Monzon. Esan zion prest egoteko, zortzi egun barru edo lehenao etarako... "que nos sacaría". Eta halaxe in zaban. Halako baten "Que se presenten en no sé qué lugar... Hantxe juan giñan ta autobus batian en una residencia que pagaba el Gobierno Vasco. Qué de dinero tenían, Maite. Jo, haura zan. Ez hori bakarrik, e.
-Ha paraisua izango zan zuendako, ez?
-Bai, guretzako izan zan, bueno, bueno... Refujixo baten, ta han egon giñan ez dakit zenbat denpora, ta gero Monzonek etara zittuan gizonak be bai lanera. Aroudy Pau-n onduan dago, herri txiki bat da, eta han zeuan abiazioko, abioiak itten zittuen... Uste dot oin be eitten dittuela abioiak han. Dago cerca de Toulouse... Ta han sartu zittuan biharrera, ta sartu zittuanian ba "tenian dinero, les pagaban bien. Porque dijeron: o nos pagan como a los franceses o nostros no hacemos nada". Ta halaxe ein zeben.
-Baiña eurak bazekixen lan hori eitten, ez?
-Ba ba, horreaittik etara zittuen eurok, euren billa juan zian. Andrazkuak be bi edo hiru que sabían manejar, eibarresas que sabían manejar las herramientas, que yo en la vida había visto (....)
-Eibarko arma fabriketan...
-Bai, biharra itten zeben, bi zian. Dos hermanas, bai. Gero beste batzuk zian Plazenziakuak edo.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!