Elgoibar (Gipuzkoa)

Alarguntasunik gabe gelditu zen senarra gerentea zelako

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-019-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

7 eta 9 urteko umeak zituen senarra hil zenean. Hiru urtez lehenbizi amaginarrebaren etxean bizi izan zen, baina bizimodua berak atera behar izan zuen alarguntasunik gabe gelditu zen eta. Bere senarra gerente moduan zegoen enpresan eta, orduko legearen arabera, gerenteak ez zuen kotizatzen. Denda baterako alkandorak josten hasi zen lanean eta etxea erosi zuen kalean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero nora jun ziñan bizitzera?
- Gero, hiru urte hantxe egon nitzan, pentsaizu, hamar-beatzi urte eta zazpi urteko umiak geldittu [zittazen].
- Zenbat seme-alaba euki dittuzue?
- Bi.
- Bi, neska ta mutilla?
- Bai, neska ta mutilla.
- Eta nora jun ziñaten bizitzera gero?
- Gero, hiru urtian bertan bizi izan nitzan, etxe hartan bertan.
- […] txikixak zianian…
- Hantxe bertan. Eta gero, ba, nik ez neuken… nik bizimodua etara ein bihar non zeatio… Gaiñera euki naban kasua, ba, nere gizona, “Arriola y conpañia”-ko soziua zan. Eta aurretik zeudenak, bera baiño nausixauak zianak, ba bi batera hil zien, batera samar. Iruzta bat, Iruzta. Eta gero bestea nere gizonan anaie, Migel Arriola. Harek hil zien batera eta gero gerente batenbat sartu bihar zan eta nere gizona sartu zan gerente. Ta orduan, Francon denboran, gerentiek ezin zeben kotizau, ez zoen kotizau behar. Itxuria, legia zeon hala. Ta berak esaten zaban: “Bai, bai, baiña seguroik eta ezer ere ez eta hola ez da…” Ta lehengusiña batek, Kartutxonekua genduan guk, eta harek esaten zion, e…: “Hola ez hago ba ondo, seguroik eta ezer ere…”, “Bai, baiña ezer pasauko balitz, ba taillerrak korrespondidu bihar jon”. Baiña hil zan, eta kitto gero. Hil ta hamabost egunera kendu [ziaten] jornala eta geldittu nitzen ezer´e be, ez alarguntasunik ta ezer´e be. Nik zela edo hala bizimodua etara ein bihar naban. Eta pixkat afiziua josteko euki naban ta ba, alkondarak josten ikasi naban ta alkondarak josten nittun horra, Karkizanoko dendarako. Orduan jende guztia urdiñez juten zan lanera. Alkondara urdiñak josten. Eta gero ba, hiru urtera, ba, hori etxia eitten ziharduen. Ni bizi naiz, Lanbroa badakizu? Lanbroa?
- Bai.
- Han goixan, bai, han goixan bizi naiz.
- San Lorentzotikan hara pasau ziñaten bizitzera?
- Bai. Gure etxia eitten ziharduen ta zela edo hala hantxe pisuari heldu nion. Ta gero, “el año cinquenta y tres” etorri giñan horraxe bizi izatera. Baiña geldittu nitzan oso gaizki. Neuk etara bihar izan naban bizimodua. Oso gaizki.
- Gogorra.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia