Elgoibar (Gipuzkoa)

Arrieta abarketa lantegian lanean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-011-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Francisco kalean, Arrieta abarketa-lantegia zegoen, azpeitiar batena, eta han aritu zen lanean. Abarketagilearen inguruko kontuak eta lanekoak aipatzen ditu. 12rekin hasi eta 20 urtera bitartean aritu zen bertan lanean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Alpargaterixia nun zauan?
- Hamen, San Frantzisko kalian, Arrieta esaten ziuena. Azkoittiarra zan bera. Ta San Pedron lana eitten zaban, biharra, gure aittak ere bai orduan, gure aitta zanak. Eta... Baiña azkoittiarrak alpargateruak zian ta haura itxuria etortzen zitzakon eta gero ba harek e… harek ipini zaban. Oso gizon ona zan, e! Gero dendia zeuken ta dirua ez zeben ematen, txartela. Eta gero eurok denda haundixa zauken ta gauza asko zauken. Eta neskak, haren alabak, harek, e… dendia ondo eruan zeben. Dana zauan karuaua, zegatikan, badakizu, dirua ez zeben ematen eta han bat bihar zan. Baiña aitta zan pixkat… lana euki bihar, nahiz galdu, lana euki bihar! Ni atzaparreko miñakin nenguan, han, badakizu, "deprisa" eta haura, jostorratz haundi harek bero-bero-bero eitten zian eta hari ikutzen bazioun erre eitten zan. Ta batzuek e… sosiuzak, ni bizkorra nitzan lanian, e! Han ere. Eta harek ikutu zian ta ni, gaiñera, ez naiz izan [txartzekua], e! Beti herida guztiak saniatzen zian neriak. Baiña orduan harek bero-berua zauan ta erre-edo ein zian ta pixkat bajiakin egon... bajia orduan ez zauan… e... jun ez lanera. Ta ikusi zianian, juteko, juteko han lanera zeozer egongo zala neretzako, haura ez bada, lehengua ez bada zeozer. Ta [ez nahi ikusi] kalian-ta bere obreruak-eta. Gizon ona zan, e! Baiña negoziorako harek berak ez zaban balio. Alabak-eta bai dendan… Dendiak asko eman ziuen hareri, baiña taillarrak ez. Gero kiebra-edo ein zaban. Valentziano batzuekin zor edo zeoze. Zeoze [trensia]-edo. Eta lan gitxi zauanian, ekartzen zaban baterixa txarrak. Guri gustatzen zitzakun Azkoittikuak, Azkoittixan, hango [trensia] ta, ba, harixa-ta, doble lan, askoz ere lehenao eta aberixarikan-eta ere ez. Eta beste horrek, Valentzia aldetik etorri [zanian], hamen sartzen genduan, e… orratz, esto… zera, jost... orratzak haundixak ta gero [ura] e… hola ematen zitzakon zerai, orratza hartu ta berriz atara ein bihar ta harek, e… materixal txarra ekartzen zabanian, haura, haura hamen satu ta hamen urten eitten zaban. Okertuta ziharo. Ezer ere ez. Harek irabazten zabalakuan, [trensia] merkiaua zalako, baiña bestetikan…
- Galtzen ertetzen zan.
- Materixalak hainbeste ein genduanak, danak okertuta, lanik ein eziñikan-ta... Halaxe.
- Eta Teodosia, zenbat denbora egon ziñan zu lanian hor, Arrietanian?
- Hor?
- Bai, zenbat urterekin hasi ziñan hor, hamabi urterekin?
- Neska gaztia sartu nitzan ni hor, hamabi urtekin edo hola sartu ta…
- Zenbat urte?
- Bai, gero behintzat hemezortzi-edo, hogei-edo…
- Hogei bar urte bai?
- Lanian hantxe.
- Eta gero jun ziñan Kubara?
- Gero, gero Kubara, gero jun nitzan.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia