Mari Jose Estibariz Astarloa
Elgoibar (Gipuzkoa) (1958)
Biografia
Elgoibarren jaioa. Gurasoak tolosarrak zituen biak, baina ez zekiten euskaraz eta ez zuen euskararik jaso etxean. Eskolan ere gaztelaniaz ikasi zuen dena, mojekin. 15 urterekin, euskararekiko kontzientzia piztuta, euskara ikasten hasi zen eta zazpi urtez jardun zuen gau-eskoletan, euskara ikasten. Ikastaro trinko bat ere egin zuen Arrasaten udara batean. 1977an "Pìtxintxu" denda jarri zuen ahizparekin batera eta euskararen aldeko jarrerari eutsi izan diote beti dendan: lehen hitza euskaraz, kartelak euskaraz, euskarazko brodatuak... Parte hartu duen bestelako taldeetan ere (Haizea Emakume Taldean, Txankakua Merkatarien Elkartean...) beti saiatu izan da euskararen erabilera eta presentzia bultzatzen. Elgoibarko euskararen historia soziala jaotzeko proiekturako egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-118 | 2022 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane AgirrebeƱa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute