Luis Mari Iriondo Garate

Elgoibar (Gipuzkoa) (1931-2020)

Biografia

Luis Mari Elgoibarren jaio zen 1931. urtean. Aita, Jose Mari Iriondo, Altzolakoa zen; ama, Maria, zestoarra eta sukaldari bikaina. Zortzi urte zituela, elizako koruan tiple moduan hasi zen eta hortik sortu zitzaion musikarengatik zaletasuna. Herriko bandan klarinetea eta txistua jo zituen eta ezpata-dantzaria ere izan zen. Lehen hezkuntza egin ondoren, 6 urterekin eskola publikoetan hasi zen don Felix maisuarekin. Ondoren, beka bati esker, San Viatore anaiekin ibili zen El Pilar ikastetxean. Bere asmoa ikasten jarraitzea bazen ere, 13 urterekin Arana lantegian hasi zen: "pintxe" lanetan lehenengo eta aprendiz geroago. Bere burua tailerrei lotuta ikusi zuenez, Elgoibarko "Artes y Oficios" eskolan eta "Señorita Ana"ren akademian ikasketekin jarraitu zuen. Bere trebetasuna ikusiz, Sigma lantegiko bulego teknikoan lanpostua eskaini zioten eta bertan egon zen 30 urte egin eta Acmen gerente modura hasi zen arte. Acmen zegoela egin zituen enpresa- zuzendaritza ikasketak. Elkarrizketa garaian erretiratuta zegoen arren, ikasten jarraitzen zuen. Kultura zaletasun handiduna: historia, arte, musika eta zinezalea. Ez dago Elgoibarren berak parte hartzen ez duen kultura ekintzarik.

Zintak

KodeaDataProiektua
EGB-073 2012 Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak
EGB-074 2012 Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ama sukaldari eta emagin Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Senar-emazte musikazaleak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Oso familia erlijiosoa Bideoaren ikonoa
4 "Viva Franco, Viva Mola, Arriba EspaƱa!" Bideoaren ikonoa
5 "Bekario" marianistetan Bideoaren ikonoa
6 Eskolan onenetarikoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 13 urterekin eskolatik irten eta "pintxe" gisa fabrikara Bideoaren ikonoa
8 Sigman delineatzaile Bideoaren ikonoa
9 Sigmatik ACMEra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Prezisioko makinak egiteko proiektuan gerente Bideoaren ikonoa
11 Leku Ederren makina berezia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Enpresa zuzendaritzako titulua Bideoaren ikonoa
13 Arrasateko Udalerako azterketak Bideoaren ikonoa
14 Artea, Musika, Historia... zaletasunak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Irakurzaletasun handia gazte-gaztetatik Bideoaren ikonoa
16 Ordenagailua, loteriarik onena Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 Testamentu Zaharrean dago pertsonari pasatu lekiokeen guztia Bideoaren ikonoa
18 Arkitektura barrokoa gogoko Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia