ELG-036
- Udalerria: Elgeta (Gipuzkoa)
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Mendicute, Josu
- Data: 2008(e)ko Uztren 18a
- Iraupena: 62 min
- Euskarria: MiniDV
- Kodifikatzailea: Agirrebeña, Aintzane
- Transkribatzailea(k): Goiria Mendiolea, Nerea
Hizlaria(k)
Jose Luis Arantzeta Arregi
Elgeta (Gipuzkoa) (1925)
Eibarko Isasi kalean jaio zen 1925ean. 1931n, krisiaren eraginez, aita Beasaingo CAF lantegian hasi zen lanean eta Beasainera joan ziren bizitzera. Han zeudela, gurasoak gaixotu zitzaizkion. Ama berehala hil zen eta aitak ere 1935 ingurura arte erietxean egon behar izan zuen. Bitarte horretan, bera Elgetan bizi izan zen, aitaren jaiotetxean, Urrejolaegi baserrian, eta anaia nagusiagoa Aretxabaletan egon zen amaren familiarekin. Gerra garaian Bizkaia aldera ihes egin zuten. Albiste batean irakurri zuten Filipinetako emakume batek 30 umezurtz hartu nahi zituela, eta halaxe Frantziara eraman zuten emakume horren etxera. Gerra amaitu zenean, etxera itzuli zen eta 13 urte ingururekin morroi joan zen baserri batera. 15 urterekin Elgetako Modelo ebanisterian hasi zen lanean eta 1957ra arte egin zuen lan bertan. Lantegia itxi baino lehentxoago Asurtza baserriko Miren Elkororekin ezkondu zen eta, krisiaren eraginez, basoan ere lan egin behar izan zuen familia aurrera ateratzeko.
Pasarteak
1. 1925ean Eibarren jaioa
- Erref: ELG-036/001
- Iraupena: 0:01:52. Hasi: 00:00:00. Bukatu: 00:01:52
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
Laburpena: <p>1925ean jaio zen Eibarren. Jaio zen lekuan zegoen taberna eta ingurua deskribatzen ditu. Garai hartan etxe askok eduki ohi zuten beheko solairuan ukuilua eta gainean etxebizitza.</p>
2. Krisi garaian Beasainen eta Lazkaon bizitzen
- Erref: ELG-036/002
- Iraupena: 0:03:33. Hasi: 00:01:52. Bukatu: 00:05:25
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
Laburpena: Beasainen eta Lazkaon egon zen bizitzen krisi garaian, aita CAF lantegira joan baitzen lanera. Ama bera umea zela hil zitzaion eta aitak gaixotasun kroniko bat zuenez, Jose Luis osabaren etxera joan zen bizitzera.
3. Elgetatik Uberara eskolara; gerra hasiera
- Erref: ELG-036/003
- Iraupena: 0:01:20. Hasi: 00:05:25. Bukatu: 00:06:45
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080301 Gerraren hasiera
Laburpena: <p>Elgetako baserrian bizi zela, Uberara joaten zen eskolara. Gerra Uberako eskolan zebilela deklaratu zen. Mutil gazteak batzuk boluntario joan omen ziren gerrara eta beste batzuk morroi.</p>
4. Bergaratik Elgetara kanoikadak
- Erref: ELG-036/004
- Iraupena: 0:01:30. Hasi: 00:06:45. Bukatu: 00:08:15
- Multimedia: bideoa
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka
Laburpena: Frontea Nafarroatik iritsi zen Bergarara. Jendeak beldurrez, balkoietan bakearen keinua eginez, izara zuria jarri zuen. Bergaratik Elgetara kanoikadak botatzen zituzten eta etxe asko apurtu zituzten.
5. Reketeak etxera sartu zirenekoa
- Erref: ELG-036/005
- Iraupena: 0:05:12. Hasi: 00:08:15. Bukatu: 00:13:27
- Multimedia: bideoa
- Politika » 0803 Gerra zibila (1936-1939)
Laburpena: <p>Urriko lehenengo igandean, Ama Birjinari eskainitako jaia egin ohi zen, eta baserrietako uzta orduantxe biltzen zen. 1936ko urrian, Jose Luis eta etxekoak uzta biltzen ari zirela, erreketeak etxera sartu zitzaizkien gorriez galdezka.</p>
-Zela ez zeben abanzau aurrera ba gu baserrixan. Ta zan oktubria, ta orduan egoten da baserrietako kosetzia, babia ta artua-ta, ta gu han lanian ibiltzen giñan. Ta egun baten oktubrien laua zan, esan dotsut ta zela zan oktubria ta gu kosetzia batzen hor ibili giñan zerian, ta zera oktubrian lauan hasi zan mugimentua ya, ez dakizu? Pixkat han zozek urten bihar zeuala, eta tiruak-eta gehitu zian eta enfrentamendua zertu zan. Eta oktubrian lauan, domekia zan, ta orduan izaten zan oktubrian lehenengo domekia izaten zan egun pixkat espeziala ze oktubria izaten zan Ama Birjiñari dedikautako, “La Virgen Del Rosario” ez dakizu? Ta hilan lehelengo domekie izaten zan zerekoa, oktubrekoa, “Domingo del Rosario” esaten jakona.
- Zozer berexixa egoten zan edo…?
-Eliziantzako zan pixkat destakaua. Orduntxe egunian hasi zan mogimentua zeozer, ya mobitzen zeuela. Eta gure etxian fregaderia euan lekuan, zera euan bentania, fregaderian parian, eta handik zaintzen noiz etorriko, ez dakizu? Zozer pasatzen zala ta itxoitten. Ta ama akordau zan han urrin gizon batzuk etozela ta ya alarmia. Ta aittak-eta pentsau zeben etxe barruan ba hueko bat han kortan-ta. Balak sartu ezindda, bentanaik ez zekan hueko bat, ta ha refujixo moduan hartuta, etortze bazian ba balak iñundik sartu ez dittean, bentanarik-eta ez zekan eta gu hantxe geldi. Ta amak bentara urten zeban baten, ikusi zittuan ba handik berrehun metrora-edo, holako horrek izeten dira baserriko erromarak, atiak, baserrixan egoten dianak, ganaduak ez pasatzeko. Holako baten pasau…
-Zelan deitten da hori?
-Erromaria. Ta handik pasau ta arbola artian gordetzen zirala, arbola ostean gordetzen zirala. Ta amak esan zeban: “hemen datoz!”. Ta danok joan giñan lehen esan doten refujixora Etxebarriko refujixora, hara. Bazkaltzen gengozen, dana laga ta haraxe. Eta hantxe danok alkarri begira ze pasauko ete zan, ez dakizu? Han zeozer pasau bihar zan, etxera allagau ziran ta. Ta jo zeben atia: “tau-tau-tau-ta”. Lehelengo, lehenengo…danak ixilik danok, alkarri begiratuta eta han zozer pasau bihar zeban ta. Bi aldiz: “tau-tau-tau” barriro. Ta nere aitta, gaixua zana, esan dot nire aitta hara erretireuta zeuela, eta urten zotsan atera, eta gizon bat, guretako gizon bat zan hura, orduan egongo zan ba hogei urtekoa hogeita bost urtekoa, gu umiak giñan ta gizon bat. Ta preguntau zeban: “¿Aquí hay rojos?”. Ta: “no, aquí vivimos la familia y aquí no hay rojos”. Ta holako silbato bat eukan hortarako, ha bakarrik etor zan atera, baina han etxe inguruan ezkutauta zeozen, izango ziran hogeita hamar edo berrogei-edo, han ezkutauta zegozen. Ta “¿Aquí hay rojos?” eta “no, aquí vivimos la familia”. Gero silbato bat “priiiiii” jo zeban ta ya han ezkutauta zeozenok agertu ziran, ta lehelengo etxe guztia errejistrau zeben, han iñor ete euan. Baina, han euan ezer. Ta ya gure etxian aurrian gelditu ziran, etorri zan ofizial bat kaballo batekin eta harek esan otsen bazkaltzeko, eurak eukezen zerak kontserbak-eta, eta esan otsen bazkaltzeko, baina jateko raziño erdixa, euren artian partitzeko euken raziñua. Ta jentia han murmullatzen-eta, ez dakizu? Ta hantxe atsalde guztian. Ta hemen goixan, Intxortan, entzuten zan oso tiroteo haundixa, eta hor zoze pasatze zan normala ez zana, ta gure teillatu gaiñetik balak pasatzen zian. Harek zerak reketiek esan otsen… Baia harek etxia defensa zeken ta teillatutik pasatzen ziran balak.
6. Espainiako bandera baserrietan
- Erref: ELG-036/006
- Iraupena: 0:03:18. Hasi: 00:13:27. Bukatu: 00:16:45
- Multimedia: bideoa
- Politika » 0803 Gerra zibila (1936-1939)
Laburpena: Intxorta mendian tiroketa egon zenekoa eta teilatu gainetik tiroak pasatzen zirenekoa kontatzen ditu. Ondoko baserri batean bandera espainiarra jarri zuten eta baserri hark eraso ugari jasan behar izan zituen.
- Hantxe atsalde guztian. Ta hemen goixan, Intxortan, entzuten zan oso tiroteo haundixa, eta hor zoze pasatze zan normala ez zana, ta gure teillatu gaiñetik balak pasatzen zian. Harek zerak reketiek esan otsen… Baia harek etxia defensa zeken ta teillatutik pasatzen ziran balak ta: “¡mira, mira cómo tiran!”, ta hola. … ofizial hori etorri zan eta bazkaltzeko esan otsen, ta atzera berriz joan egin zan ofizial hori, ta han pasau zeben eguna, ta hortarako gure etxetik berrehun bat kilometro, bueno berrehun bat metrora euan beste baserri bat, ta han ipiñi zeben teillatuan bandera española, eta gurian be intentau zeben ipintzia baiña…euki zittuen itxuria ixotzeko hara, teillatura, ta ez zeben ipini, ez zeben ipini, ta han banderia ipini zeben baserrira jo ta atakau zebena, bueno! Ta baserrixa zeuan hola tontxortxo baten eta hemetik jo otsen tirua eta ha baserrixa botata, han behian Ubera, badakizu nun daon? Han be beste etxe batzuk, ta in zeban pasau baserrixa jo barik ta han Uberako etxe batzuk jo, han eozen reserbak, ez dakizu reketiak? Han eozen eta jo ta dana…
- Ze reserba?
- Ba, atzetik eozen jende gahixao, dendia gehixao han eozen ta jo zeben lehenengo etxe bat eta gero eskolia, ta zeozen prezizamente eskolan, ta juan ziran danak “echando betun” handik haruntz, ta hola. Gurian egon ziran atsalde guztian eta atzera ofizial hori etorri zan, ta esan otsen erretiratzeko handik. Eta guri emon oskuen ordenia hurrengo goizerako etxia abandonatzeko, eurak etorri bihar zirala derrigor ta. Ta karo, gu umiak giñan baiña, ta gu lo, baiña gure zaharrak, gure gurasuak-eta, harek ez zeben lorik egingo. Ta in zittuen hara sakon batera eroan, “una vaguada” ez dakizu e?, hara eruan eta ganaduak-eta eukitzeko zerak desmiontiak egin eta han ganekoa gorde, balak harrape ez zittezen, eta hantxe. Ta itxoiten eta itxoiten ta itxoiten noiz etorriko ziran, eta ez ziran etorri, ez ziran etorri, ta atzera etxian sartu giñan ta normal. Ta ganera esan otsuten banderok edo mastillok ya… ezkutatzen joan ziran, ez dakizu? Zelan ez ziran ageri, ezkutatzen joan ziran. Eta gero hemen Elgetarainok harutzatxuo gora Asentzio onduan mendi bat dao, mendi txiki bat, ta han geratu ziran ya fijo zerok frankistok, han geratu ziran.
7. Uzta biltzen tiro artean
- Erref: ELG-036/007
- Iraupena: 0:01:50. Hasi: 00:16:45. Bukatu: 00:18:35
- Multimedia: bideoa
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka
Laburpena: <p>Frankistak Elgeta ondoko mendi batean geratu ziren, eta Jose Luisek eta etxekoek uzta biltzen ari zirela tiroketa jasan behar izan zuten bi aldeetako bandoengandik.</p>
8. Frankista bat etxera, bandoz aldatu nahi zuela esaten
- Erref: ELG-036/008
- Iraupena: 0:03:32. Hasi: 00:18:35. Bukatu: 00:22:07
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak
- Politika » Jarrera politikoak » 080105 Falangistak
Laburpena: <p>Behin frankista bat etorri zitzaien etxera. Aitak ez zion sartzen utzi nahi. Bandoz aldatzea nahi zuela esan zien eta aitak gudariak zeuden baseriraino lagundu zion. Bitartean, soldaduak etorri zitzaizkien ea norbait ikusi zuten galdezka. Aitak alde egin zuen, badaezpada. Bi bandoen erdian geratu zen euren baserria.</p>
9. Gerra denboran ihesean
- Erref: ELG-036/009
- Iraupena: 0:03:23. Hasi: 00:22:07. Bukatu: 00:25:30
- Multimedia: bideoa
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080306 Ihes egin beharra
Laburpena: Gau batean, lehengusuak eta beste talde bat etxera joan eta beste baserri batera eraman zituzteneko gertakaria kontatzen du. Ondoren, Elorrioko Berrio auzoan hustutako etxe bat aurkitu eta bertan geratzea erabaki zuten. Italiar eta alemaniarren hegazkinak etxe gainetik bonbak jaurtikiz pasatzen zitzaizkien. Honen inguruko gertakizun bat kontatzen du. Durangoko bonbardaketa.
10. 1937an Elgeta hartu zutenekoa
- Erref: ELG-036/010
- Iraupena: 0:03:37. Hasi: 00:25:30. Bukatu: 00:29:07
- Multimedia: bideoa
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080305 Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Laburpena: 1937ko apirilean, 6 hilabetean frontea geldirik egon ondoren, Kanpazarretik Elorriora pasa ziren milizianoak, eta Elgeta hartu zuten. Bortxaketa ugari egin zituzten marokoarrek; bat harrapatu eta Elgetako plazan fusilatu zutenekoa kontatzen du. Jose Luis eta etxekoak kamioi batean sartu eta Zornotzara joan ziren ihesean, beste etxe bat bilatu arte.
11. Kamioi batean ihesi Lezamara
- Erref: ELG-036/011
- Iraupena: 0:02:08. Hasi: 00:29:07. Bukatu: 00:31:15
- Multimedia: bideoa
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080306 Ihes egin beharra
Laburpena: Aitak, soldaduengandik ihesi, Balmasedara egin zuen alde. Kaleetan, kontrolak egoten ziren. Jose Luis eta etxekoak Elorriotik Elgetara joaten ziren arraina erostera. Zornotzara kamioi batean ihes egin, eta handik Lezamako etxe batera joan zen bi asto hartuta, oinez.
12. Beste umezurtzekin Frantziako baserri batera
- Erref: ELG-036/012
- Iraupena: 0:03:41. Hasi: 00:31:15. Bukatu: 00:34:56
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020110 Familia eredu desberdinak
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080306 Ihes egin beharra
Laburpena: Jose Luisen aitak, Balmasedan zegoela, egunkariko albiste batean irakurri zuen Filipinetako emakume batek 30 haur umezurtz nahi zituela. Jose Luis amarik gabekoa zen eta aitak bere izena eman zuenean, itsasontziz Frantziara eraman zuten beste ume batzuekin batera. Orduko kontuak kontatzen ditu.
13. Frantziako baserrian, inprentan lanean
- Erref: ELG-036/013
- Iraupena: 0:02:09. Hasi: 00:34:56. Bukatu: 00:37:05
- Multimedia: bideoa
- Ekonomia eta industria » 0604 Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo)
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080306 Ihes egin beharra
Laburpena: Burgostik 400 metrora egin zuten lehen geldialdia eta handik La Rosellara eraman zituzten. Frantzian baserri batean egon ziren, umezurtz, ministro eta politikoen seme-alabekin. Han zegoen denboran inprenta batean lanean aritu zen aprendiz modura.
14. Gerra amaitu zenean etxera buelta
- Erref: ELG-036/014
- Iraupena: 0:02:11. Hasi: 00:37:05. Bukatu: 00:39:16
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
- Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
- Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » 080401 Gerratik itzulera
Laburpena: Espainian gerra bukatu zenean etxera bueltatzeko agindua iritsi zen, baina Jose Luisek aita preso zeukan eta ez zuen etxera itzuli nahi. Aita gaixorik itzuli zen kartzelatik baserrira eta bi hilabeteren buruan hil zen. Jose Luis morroi bidali zuten 13 urterekin baserri batera, etxean asko ziren eta.
15. Elgetako Modelo ebanisterian lanean
- Erref: ELG-036/016
- Iraupena: 0:01:24. Hasi: 00:40:16. Bukatu: 00:41:40
- Multimedia: bideoa
- Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » 06050107 Debabarreneko lantegiak
- Ekonomia eta industria » 0608 Krisi industriala
Laburpena: 15 urterekin Elgetako Modelo ebanisterian hasi zen lanean 57ra arte. Espainia osoan zituen ordezkariak. Krisia hasi zenean lantegia itxi zuten eta lanik gabe geratu zen.
16. Elgetan eta Oikian lanean
- Erref: ELG-036/020
- Iraupena: 0:03:15. Hasi: 00:47:30. Bukatu: 00:50:45
- Multimedia: bideoa
- Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Laburpena: Valentziako feria batean saltzen zituzten lantegian egindako lanak. Alacanteko lantegi bat zuten lan salmentetan aurkari. Nagusiak Oikian beste lantegi bat zabaldu zuen eta Jose Luis hara joaten zen hasi berriei erakustera.
17. Etxerako sagardoa nola egiten zuten
- Erref: ELG-036/023
- Iraupena: 0:03:12. Hasi: 00:53:44. Bukatu: 00:56:56
- Multimedia: bideoa
- Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
- Baserria » Baserriko lanak » 090107 Sagardogintza
Laburpena: <p>Baserrian ganadu-zain, ittulan, sagarrak biltzen eta halako lanetan aritzen zen. Etxerako sagardoa egiten zuten; nola egiten zuten azaltzen du.</p>
18. Baserri ugari eta familia handiak
- Erref: ELG-036/024
- Iraupena: 0:01:07. Hasi: 00:56:56. Bukatu: 00:58:03
- Multimedia: bideoa
- Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua
Laburpena: 1945 ingurura arte ez zegoen pinurik inguruetan. Baserri ugari zegoen eta lursail garbiak izaten ziren. Etxe bakoitzean familia handiak izaten ziren eta horregatik joaten ziren asko fraide edo beste ofizioren batera etxetik kanpora.
19. Soldadutzako kontuak
- Erref: ELG-036/026
- Iraupena: 0:03:08. Hasi: 00:58:42. Bukatu: 01:01:50
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » 0308 Soldadutza
Laburpena: <p>Soldadutzan urrutiko senide bat zuen ejertzitoko ofizial eta hari eskerrak arin pasa zitzaion; kabo egin zuten. Normalean ez zieten etxera bueltatzeko baimenik ematen, baina berak lortu zuen baimena. Hala ere, baimena eman ziona zigortua izan zen ez zelako legez onartua.</p>





