Elgeta (Gipuzkoa)

Eguraldiaren eta ilargiaren eragina

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Arana, Sebastian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-070-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Egurra lurrean josteko hegoia da ona; mendebala sartzea ez da komeni. Egurraren gizena, sitsak jaten du. Ilargiaren eragina jendeak uste duena baino garrantzi gehiago du (ilea mozteko; ganaduaren azpiak ateratzeko; simaurrari buelta emateko; e.a). Sutarako egurra ilbeheran moztutakoa izatea ere garrantzitsua da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ohola josteko be, sueloko ohola josteko be hegoaixia dok onen-onena. Hegoia. Hegoia, e! Mendebala etortzen bada, tontua. Zertu. Ta sikatzen danian, hegoiak sikatzen dabenian, bittartia igual formatzen jako, ta hegoiakin zertik, josi hegoiakin ondo ta haura geratukok haintxe jo-ta [enpapauta] geratzen dok, ondo. Hegoia, e! Hegoiakin. Bai, bai. Ohola josteko, sueloko ohola josi ta zer guztirako egualdi zera. Bai.
- Gero, zerrarixatik ohola zuzen moztuta ez datorrenian, hau baldin bada ohola, eta hola ertzak ez datoztenian oso...
- A! Gizena. Gizena. Hori kendu ein bihar jako. Flojua, flojua da hori. Flojua kendu.
- Flojua eta gizena berdiñak die?
- Bai. Hori ya ke... Flojua zertu [ezkeritxiok], hori jakiñekua da balio ez dabena.
- Zerak jaten dabenian ohola, zela esaten dotsazu horri?
- A! Sitsak, sitsak.
- Sitsa?
- Sitsa. Bai. Jaten dabenian... Gizena badaka, sitsak jan eingo dau, e! Bai, sitsak bai.
- Gustokua, ezta?
- Ha ya makal egoten da, ta dana zertzen dau, zulatzen dau. Gogorra ez dau zulatzen harek, baiña...
- Barrukua [giherria eitten] da ta. Barrukua [giherria] ta geiñekua axala, ba...
- Bai, bai. Makala, makala.
- Azala kendutakuan, barruan, hola, zati bat eukitzen dau...
- Gizena.
- ... ta gero barrua giherria.
- Giharria. Baiña hori bestiori makala. Makala. Bestia balio ez dabena.
- Illetargixak zerikusin bat badauka?
- Bai, illetargixak be beti dauka, e?
- Sitsak jateko, e?
- Bai, bai, bai. Illetargixak be beti. Ilbeherakuak, ilbeheran botatakuak, ba, geratzen bada [...], harek igual urtietan aguentauko jok. Urtietan. Baiña bestiak urte betegarrengo joiak, "parra-parra-parra" hasiko jakok zertzen. Illetargixak iñok pentsatzen daben aldian enormeko aldia jaukak artikulo guztietarako. Ulia mozteko be bai, ganaueri azpixa etaratzeko be bai, simorrari buelta emoteko be bai. Ta artikuluak daozak asko ilbeheria, ilbeheriak zertzen jok. Sutarako egurra be ilbeheran botatakua asko zeraua dok. Bestia, ura, lehen esan douna, alde batian su emon ta beste aldian "pri-pri-pri-pri" urtetzen jotsak ura.
- Sitsari esaten jatsue "zerena"?
- Bai, hori dok, "zerenak jan". Zerena, hori dok.
- Zuek ze esaten jatsue "sitsak jan" ala "zerenak jan" ala bixak?
- Bueno, zerena izengo dok... sitsa izengo dok... Ez jakixat, ba, nik, erderaz dan edo zer dan.
- Ez, ez, bixak dira euskeraz, e!
- Bai?
- Baiña zuek normalian ze esaten dozue?
- Sitsak, sitsak. Bai, bai. "Sitsak jan".

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia