Elgeta (Gipuzkoa)

Zuhaitzen ezaugarriei buruzko azalpenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Arana, Sebastian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-070-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Egurrak ura hartzen duenean, pisua hartzen du eta sikatzeko denbora behar du. Berde-berdean mozten badira, zenbait zuhaitz (alkaziak, haritzak..) brintzatzeko arrisku gehiago.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, esan dou, egur bat bringatu ein leikiala. Ura hartzen dabenian egurrak zela esaten jako? Harek emon eitten dau, ez? Egurrak emon eitten dau...
- Ura hartzen dabenian, ba, ura hartzen badau, ba, pisua gehitzen jako hari, ta harek sikatzeko denporia bihar dau. Tronkua bada, mendixan badao, han ostropian edo [zapal] artian badao, ba, denporia bihar dau atara ta sikatzeko. Ta ebai arren, ebai arren, lehen esan dotena, ardura dotsan inportantia bada arbolia, harik eta sikatu barikan, sikatu barik ebaten bada, [pitzatzen bada], lehen esan douna, harek egon bihar dau, denporaldixan egon bihar dau. Akazia ta alerzia ta horrek dia egur zerak, haundixak, eta haritzak be bai. Konparaziño, berde-berdian ebaten badozu haritza, ba, pixkat asentau barikan, horrek danok faten dia pixkat... bihotzian be, lehen esan douna, erdiko bihotzian be igual "rraaa!" bringatzen dia. Erdiko bihotza, e! Ta horrek puskat asentautakuan isiltzen naiz, baiña berde samarrian ebaten badia, zertu.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia