Elgeta (Gipuzkoa)

Egur mota desberdinak eta bakoitzaren ezaugarriak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-069-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Haritza, etxeen egitura egiteko erabiltzen zen. Pagoa ez da egokia etxegintzarako. Pagoa, gurdien ardatza eta uztarriak egiteko erabiltzen zen. Pagoa moztu berri dagoenean uretan sartuz gero, gogortu egiten da. Ez da alperrik galtzen. Busti-lehorrean izanez gero ostera, "alkortu" egiten da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Piñua eta gaztaiñia alde batetara lagata, hemengo beste egurrak zertarako ibiltzen ziñuzten?
- Hemengo egurrak, holan, obrarako, zererako, ba, haritza. Haritza armazoia, hola, kuartonerixia edo zera ta ostientzeko bigak, egurrezko bigak, eta hortaikua be bai. Ta sueloko ohola, sueloko ohola be basarrixetan dana gaztaiñia edo haritza. Bai. Gaztaiñia...
- Pagua?
- Pagua ez. Pagua ez da eitten basarrirako.
- Zeaittik?
- Ez da eitten. Ez, ez, ez. Pagua da ostientzeko artikulu zererako, muebliak be eitten dittue paguakin ta zerian, baiña obrako asuntuan, konstrukziñoko asuntuan, pagua bapez. Ez, pagua ez da. Kitto. Ez da pagua, ez. Pagua ez da gastatzen.
- Eta uztarrixak eitten zien, ba, paguakin?
- Bueno, haxe. "Lo único, ahora has dicho, la verdad". Ta burdixei ardatza sartzeko.
- Ya. Eta hori zeaittik?
- Pagua ez dalako zertutzen, ez da usatzen. Ez, ez, ez. Pagorik hamen... Dana [zera da hau]. Honek be dauka kuartonerixia haritza dana, etxe guztia. Kuartonerixia haritza ta gaztaiñia. Haritza ta gaztaiñia. Ta pagua, berriz, esan douna. Gaur egon be ez dao asko, baiña burdixari ardatza sartu ta holakotxe holan... uztarrixa. Horixe.
- Eta pagua sartzen zan uretan, ezta?
- Bai.
- Uretan sartzen zan. Eta zeaittik eitten zan hori?
- Ba, haintxe aguentau deixan. Pagua berdetan uretan ipintzen badozu, "siglos". "Siglos, siglos". Itsasuan, baztarretan, puntalak... madria billau ezin edo basia billau ezin behian ta puntalak igual sartzen dittue makiñiakin, sei-zortzi metroko pago zerak. Lurrian jo-ta barruraiño sartu ta han hartu dana baten, dana baten hartu haura ta akabo, hantxe egoten ei da beti. Akabo.
- Urak gogortu eitten dau orduan...
- Gogortu. Bai. Ta haintxe, kitto. Ez da bariatzen, ez da bariatzen bape. Haintxe. Ta askara be horreaittik botatzen dozu. Zuk eitten dozu uztarrixa, gaur eitten dou uztarri bat ta haura apurtzen danerako hortxe egongo dok hori. Bota askara ta beste zortzi-hamar urtian be hantxe dao. Uretan bertan konserbatzen da. Kitto. Bai. Horreaittik, botatzen bada... busti-lihorrian lagatzen badozu, gaur busti ta bixar sikatzen bada, alkortzen da ta akabo. Juaten da [ura] ta harek ez dau balio.
- Zer da "alkortzia"?
- Alkortzia, ba, dana sikatu ta erei eitten da ta ixua moduan jartzen da hori. Ba, alperrik galdu. Basuan botatzen badozu arbola bat, ta lagatzen dozu zuk han urtietan, ta badoia apurka-apurka-apurka ha usteltzera doia. Usteltzera, usteltzera. Akabo. Hilda geratzen da bai, hildakua, ta hildakuan, asuntua, behin botatzen danian, ba, ha badoia.
- Eta zuk pagua sartzen dozunian uretan, han, berak ura hartzen dabenian, haura ez da sendotzen edo ez dau emoten?
- Ez, haintxe egoten da. Akabo. Geuk be baten baiño gehixaotan euki dittuu. Oin ez dakau, e! Baiña baten baiño gehixotan, handiko pago zaharra dauan tokixan, askan, haintxe sartu haintxe, ta haintxe dauala uretan. Ta haintxe, handitxikan.
- Oso ondo. Eta altza eta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia