Elgeta (Gipuzkoa)

Abadea konjuruak egiten

Abadea konjuruak egiten <p>Abadea konjuruak egitera etortzen zenean, lan askorik hartu gabe, etxeko arrautza eta gaztarik onenak eramaten omen zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abadea konjuruak egitera etortzen zenean, lan askorik hartu gabe, etxeko arrautza eta gaztarik onenak eramaten omen zituen.

Transkripzioa

-Eta abadia etortzen zan, konjurua esaten jakon. Eta nundik itten eban? Hemen etxia ta hortxe. Gure amak harendako arrautzaik onenak ta gaztairik onenak. Ha etorten zan abadia, harek berak ez eban eruaten pisuik porsiakaso be, albuan eruaten eban pixuak eruatekua.
-Monagillua.
-Monagillua edo ez dakit zein izaen zan.
-Konjurua eittra abadia monagillluakin joaten zan.
-Bai bai.
-Klaro, monagillua eruaten eben gero gauzak ekartzeko.
-Bai ba. Harek zestua eruaten eban, eta zestora emoten otsan gure amak be, beste batzuk be ze ingo otsen ez dakit, arrautzaik onenak, ta beste gaztai bat be apartauta onena.
-Konjurua eitteatik.
-Bai.
-Eta konjurua eittera orduan sootara ta ez zan joaten.
-Bai zera. Etxe ondotik. Eta ur bedeinkatua bihar izaten zala, ur bedeinkatui ez baeuan txorrotik hartu ta "fir-fri-fri!" ta "ya esta". Horrek egixak dia, e!
-Bai, baiña txorrotik hartutakua bedeinkatu ingo eban, ezta?
-Bai, zeiñek? Asike...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia