Elgeta (Gipuzkoa)

Milizianoak etxera taloak jatera

Milizianoak etxera taloak jatera <p>Felisak ez zuen seniderik galdu gerran. Milizianoak etxera etortzen zitzaizkien, taloak esnearekin hartzera. Etxean ez zuten nahikoa esne izaten milizianoak asetzeko. Eibarrera esnea eramaten jarraitu zuten. Etxean gerratik babes bila etorritako elgetarrak eta eibartarrak izan zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Felisak ez zuen seniderik galdu gerran. Milizianoak etxera etortzen zitzaizkien, taloak esnearekin hartzera. Etxean ez zuten nahikoa esne izaten milizianoak asetzeko. Eibarrera esnea eramaten jarraitu zuten. Etxean gerratik babes bila etorritako elgetarrak eta eibartarrak izan zituzten.

Transkripzioa

-Zuk seniderik galdu zenduan gerran?
-Ez.
-Edo kartzelan euki edo?
-Ez, ez dot euki.
-Anaiak ez zien fan frentera?
-Ez. Soldau bai, soldau fan zian, baiña kartzelaik eta ez da egon.
-Eta zuk zer rekuedo daukazu gerrakua?
-Rekuerdua horrek milizianuena daukat gurera etorten zian, ba hemen erela, ez dakitzu, ta gosia, ta gure ama, esaten otsen, taluak itten otsezen gure amak, eta esnia, taluakin esnia, ta gehixao itteko. Ta esnia geuk be bihar giñuan eta, Eibarrera be faten giñan esnioi eruatera ta, harei emotia be nahi, eta danendako... Baiña taluak, ni akordatzen naiz gure amak taluak ein eta taluak ein ta han jaten zittuen.
-Ta zuek gerria hasitta gero be Eibarrera faten ziñain oindiok esnia eruatera?
-Bai.
-Baiña Eibarren kriston bonbardeua egon zan baiña.
-Bai, baiña faten giñan, bai-bai.
-Gerra denporan ez ziñain iñora fan?
-Iñora be ez giñan gu fan. Gurian, gure baserri-etxian egon zian kanpokuak, Eibarkuak be bai.
-Refujiauta?
-Refujiauta.
-Gordeta edo?
-Bai, bai. Gordeta edo, han ibiltzen zien. Hemen Elgetako batzuk be bai.
-Orduan jente asko etorri zan baserri-auzotara ta.
-Bai, bai. Ta gurian be mordua egon zien.
-Ta zer zien, senidiak?
-Ez, ez, senidiak ez zienak be bai.
-Bezeruak edo?
-Ez.
-Etortzen zana.
-Bai. Ezaunak edo.
-Eta harek zer eitten eben?, lo eitteko kuartoik be ez zan egongo.
-Bueno, batzuk e, bai. Ta harei dotorienak edo onenak emon eta etxekuak al dan moduan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia