Elgeta (Gipuzkoa)

Garia jo, garbitu eta kutxara

Garia jo, garbitu eta kutxara <p>Gari-azaoak metatu, lehortzeko zabaldu eta gero jo egiten ziren. Gasolina motordun matxaka makina zuten Aixola baserrian garia jotzeko. Etxekoen artean jotzen zuten etxeko garia. Garia garbitu ondoren, kutxan gordetzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-059-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gari-azaoak metatu, lehortzeko zabaldu eta gero jo egiten ziren. Gasolina motordun matxaka makina zuten Aixola baserrian garia jotzeko. Etxekoen artean jotzen zuten etxeko garia. Garia garbitu ondoren, kutxan gordetzen zen.

Transkripzioa

-Gero hori garixori etxera ekarten zeenian jo zela eitten zeen?
-Gero hori garixori metatu eitten zan, metak. Eta egualdi ona euanian ba han metatik zabaldu danak. Gure etxian euen makina bat elektrikua.
-Elektrikua? Matxakia edo?
-Matxakia. Han sartzen zan...
-Elektrikua entxufiakin?
-Motorra, motorra. Gasolinia uste dot zala.
-Gasoleua edo...
-Bai, bai, holako zeozer zan, bai. Ta ha martxan, ha martxan, ha martxan eta han sartu. Hauts bat! Ganbaran itten zan, eta (nik ez, ez nik ez dot han sartu sekula), baiña han sartzen ebizenak hak bestiak botatzen zittuen eta guk tolostu ein bihar izaten giñuzen.
-Lasto dana tolostau...
-Tolostauta ipini. Hemen makinia, ezta, eta harek bota itten zeban hara. Han ebillenak hara botatzen zittuan, eta guk hartu eta tolostu.
-Gari joten etxekuak bakarrik ibiltzen ziñain edo?
-Bai, guk e, iñoiz baten bat igual baiña jeneralian etxekuak bakarrik gu egoten giñan.
-Eta zure denpora danian matxakia euki zebein ala gero ha gari joteko makinia burdixakin ekarten zana be ibili zebein, lastua kamarara botatzen ebena ta?
-Ha, garixa garbitzekua?
-Haize-errotia ez. Matxakian hurrengo basarri askotara etorri zan gari joteko makinia.
-A, auzuan ibiltzen zana.
-Hori da.
-Ez, guk ez.
-Ez zebein ibili hori?
-Hori ez guk, etxekua bakarrik.
-Beti matxakia?
-Bai, etxekuakin bakarrik. Ta gero ha garixa garbittu beste makina batekin.
-Haize-errotiaz.
-Bai.
-Ta gero haize-errotiakin garbittu ta garixa nun gordetzen zeen?
-Kutxetan. Kutxak eren ta hantxe gordetzen giñuan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia