Elgeta (Gipuzkoa)

Eibarrerako errepidea egiten

Eibarrerako errepidea egiten Olaberria hasi zen autobusarekin Eibarrera joaten. Bertarainoko errepidea egiten ezagutu zuen Josepak. Lehenago, "Osintxu" esaten zitzaion autobusdunak egiten zuen bidaia Plazentziatik buelta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-043-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Olaberria hasi zen autobusarekin Eibarrera joaten. Bertarainoko errepidea egiten ezagutu zuen Josepak. Lehenago, "Osintxu" esaten zitzaion autobusdunak egiten zuen bidaia Plazentziatik buelta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero handik nik ez dakit zenbat urte, hori. Leon esaten jakon, Olabarria, hasi zan autobusakin Eibarrera. Baiña nere akorduan egin zien Elgetatik Eibarrera kamiñua. Eta horrek Aranzeten anaiak, bera be bai, Rufino, orduan paliakin eta atxurrakin, hortxe basarri batekuak die, ta faten zien egunero kamiñua eittera erreminttak bixkarrian dittuela. Harek erreminttak laga be ez bertan, eta atzera etxera harek erreminttak, eta bihar goixian atzera eruan. Nik ezautu dot Eibarrerako kamiñua eitten.
-Horrek ekarri eban hemen demandia, ezta?
-Bai. Eta gero kamiñua ein zanian, lelengo automoil zahar bat zan. Zahar bat zan, atzian be jentia eukitzen eban eta eukezen asientuak aurrian. Bi illara edo hiru eta atzian lokal bat automoil horrek. Eta geruao hasi zan autobusak itten, oinddiokan be segitzen dau loiba batek.
-Orduan lelengo autobusa edo diarixua edo gura dana kamiona zan?
-Bai. Kanbioia zan.
-Kamioiai sillak-eta jarritta, e?
-Bai, osea, aurrian hori eta atzian beste hori.
-Eta zuek Eibarrera faten ziñainian esniakin eta hola, nun hastzen ziñuen kamioi hori?
-Elgetatik etortzen zan Uberaraiño. Ubera, hemen badago ba barrixotxo bat? Eta horko jentia be hartzen zaban eta buelta ein eta atzera behetik gora. Elgetara eta gero Elgetatik Karabittatik. Kamiñua ein zanian, e. Eta kamiñua ez euanian Plazentziatik buelta faten zan. Baiña zan Olabarria barik beste bat, "Osintxu" esaten jakon, Osintxutik edo etorrittakuak zian. Zela dauke apellidua?
-Ibaibarriaga.
-Ibaibarriaga, ezta? Ba esan dotsutena, han faten giñan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia