"Sakea" gerra sasoian; "errazionamendua" gerraostean
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko ekainaren 25a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: ELG-039/035
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Politika » Jarrera politikoak » Errepublikanoak
Transkripzioa
-Lehen esan dostazun hori, "sakia" edo zela esan dozu, hori nork emoten eben?
-Hori, pues gorrixen gobiernuak.
-A, republikanuak. Eta hori gerra garaiko partiziñua izaten zan?
-Bai, gerra-denporakua. Behiñ gerria pasau zanian kitto, hori bukatu zan.
-[...] Gerra ostian izan zan razionamentua baiña gerra aurretik partidu eitten euen...
-Gerra denporan, gerra denporan partitzen zeben. Gerra aurretik normal, komeni danak komeni dana erosi tta hola.
-Eta orduan gerra denporan gorrixok edo republikanuok edo gura danok "sake" horrek partitten zittuen.
-Bai.
-Eta gerra ostian razionamentua.
-Bai, gerra ostian razionamentua.
-Nik sakiana entzun barik neukan. Hori zenbatian zenbatian edo zela izeten zan?
-Hori, ze esango dot ba, hiru hillabetetik behiñ edo ez dakitt zelan izeten zan. Emoten zeben, kantidadia emoten zeben: hiru kilo arroz, hiru kilo azukar, garbanzuak..., ta kantidadia emoten zeben emoten zebenian.
-Hori Elgetako kontua da bakarrik ala Elgetatik kanpo be emoten zeben?
-Elgetan, Elgetakua dakit nik, hemendik kanpora ez dakit hor beste lekuetan ze eitten zeben.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!