Elgeta (Gipuzkoa)

Eguneroko jatordua

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sasoi hartan ohiko jatordu bat zen aipatzen du: esnea taloarekin, babak urdaiarekin, porru patatak, sagarrak... Okela jaiegunetan jaten zuten, hala ere gutxi. Gerra aurretik zein ostean antzera jaten zela dio.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze jatordu klase edo ze janari klase eukitzen zeuein egunero?
-Goizian esnia artuakin edo taluakin edo ogixakin. Hori beti. Gero eguardixan babak urdaixakin, da gabian porru-patatak edo leka-patatak edo lokesea, eta esnia gaiñian sagar batzuk, zaozenian sagarrak jan eta aurrera.
-Okelaik eta gutxi, ezta?
-Okelia... Jai egunetan, eta bertan be gutxi.
-Jaiegunetan garbantzuakin edo?
-Garbantzuakin.
-Eta zuk uste dozu gerra aurretik hobeto jaten zebela ostian baiño ala antzera?
-Ez. Bueno, gerra oste-ostian lelengo urtetan lengo moduan. Gero hasi zan mejoratzen. Baiña gerra aurretik eta gerra ostian urte morduan, ze esango dot ba. Hau liberau zan el treintaynueve, ez, hasta el cuarenta y tres o cuarenta y cuatro edo lengo moduan hamen, eta gero hasi zan mejoratzen, okelia gehixao ta ba janak, enfin, diferentiak eta.
-Baiña edozein modutan gerra aurretik be menua antzerakua.
-Bai, bai, iguala.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia