Elgeta (Gipuzkoa)

Baserritik tailerrera

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Baserritik 48 urtera arte bizi izan zen eta gero tailer batera joan zen lanera "Zabala Hermanos"era, eskopetak egitera, bertan egon zen jubilatu arte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gu oin be joaten ga baserrira.
-Baiña baserrittik bizitten?
-Berrogeta zortzi urtera arte.
-Eta gero zer egin zenduen?
-Tailler batera sartu.
-Berrogeta zortzi urte arte baserrixan. Ez euen bizimodurik atarateik?
-Ez.
-Zenbat ume zeukatzun ordurako?
-Hiru.
-Danera zenbat euki dittuzu?
-Hiru.
-Orduan berrogeta zortzi urtekin handik ez euela zerik eta nun hasi ziñan lanian?
-Zabala Hermanos. Eskupeta fabrika.
-Oindiok be bizi da fabrika hori?
-Bai.
-Ze eitten zebein hor?
-Eskupetak.
-Eta hor jubilau ziñan?
-Bai. Ta gero jubilau nintzanian baserrixa atzera. Ganauak ez geunkan, ezta, ganauak kendu ein genduzen eta. Hamentxe ortuan-eta, basuan-eta.


Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia