Elgeta (Gipuzkoa)

Gauez milizianoa etxera

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserrian momentu txarrak pasa zituzten, frontearen erdian zeudelako. Gauetan, milizianoek zainketak egiten zituzten inguruetan. Behin miliziano bat etxera joan zitzaizkienekoa kontatzen du. Baserrian geratu zirenez, gaizki pasatu zuten; alde gin zutenek, aldiz, ez. Etxekoak non egon ziren aipatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Beste gauza seiñalaurik gerra denporakuak?
-Seiñalauak?
-Momentu txarrak pasau giñuzela baserrixan. Zeaittik linea erdixan zelan zaozen, pues esaten zeben, geuk sekula ez genduan ikusi, nazionalak gabetan hara tropak pasau ziela, baiña hemen gorixan artian milizianuak eitten zittuen, gabian bijilantziak eitten ibiltzen zien. Eta egun baten -akordatzen giñan gu oiñez, pauso-zaratiakin-, ta egun baten atia jo oskuen. "Zein da?", eta "Abre la puerta!". Gure ama zanak erderaz be ez zakixen; "pronto pero pronto!". Ama aurrian, ni atzian, fan giñan. Ta, arrebia orduan, etxian tokau zan arreba bat. Ta ia hemen zeiñ egon dan atsaldian. Hamen milizianuak.
-Horrek zer zien, nazionalak.
Ez, komunistak zien, konpañia bat egon zan hemen. "Batallón Castilla", Compañía Castilla, ta zien asturianuak. Enda, bueno, zabaldu otsan atiori, baiña sustua... Billurra, badakizu, hango zaratia ta!
-Gabaz, ezta?
-Gabaz, goizeko ordu bixak aldian edo. Ta, ia hamen atsaldian zein egon dan, eta, bai, milizianuak. Zetara etortzen dien, eta sagarrak erostera edo, arrautzak erostera edo. Ein otsen hola galdera batzuek, ta urten zeben. Ta handik hamar bat minutura berriro. Bueno, urten giñuan ta zian, milizianua zan, Bergarako semia zan ha, ta gure arrebiak ezautu ein zeban. "Zer pentsatzen dok, gu zertzuk gazela baiña hortan ibiltzeko?" "Bueno, parkatuizue". Halako sustua zetan emun.
-Harek euskeraz.
-Bai, barkatuizue. Eske arrebia ezautu ein zeben.
-Orudan asturianuak, asturiano komunistak.
-Compañia Castilla esaten otsen, zan kapitana asturianua. Gaiñera, pentsaizu, beste danak milizianuak ibiltzen zian buzo azulakin, eta harek kakixakin, militarren moduan jantzitta, jantzitta ibiltzen zan. Halako flako bat zan.
-Orduan gorrixak ikusi zittuein.
-Gorrixak? Hoixe gorrixak. Gurian be, eztakitt, hoixe pentsatzen zan eta pasau ein giñan baiña eske linea bixen erdixan badakizu ze riesgo!
-Arrisku dana. Baiña herrixan egon baziña igual hildda, ezta?
-Ba baiña. Beste ana-arrebak behintzat egon zian kanpuan hor eta ez eben halako estuasunik pasau.
Nora joan ziela esan dozu zuk, aitta ta arrebak eta?
Basarrixa da oin badago ba eindda Eibarrerako, Beko Errota baserrixa.
-Eibarrera fan zien?
-Ez. Han Elgetako partian zaren. Hor badago pantano bat eindda Eibarko urekin surtitzeko, Aixola.
-Aixola.
-Bai. Aixola Errekara. Aixola, basarrixa da Beko Errota. Han egon zien. Eta beste batzuk Lapurdi, gorago ... gertura, han gure aitten anaia ezkondu zuan hara ... famelixa... alde eitteko esan oskuen-ta alde ein bihar.
-Harek trankillao ibilli zien orduan?
-Puff! Hoixe trankillau.
-Zergatik ez zittuen ganauak eruan?
-Baiña nun mantendu bihar zien? Erak be bazekezenta nun mantendu ta zer?

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia