Elgeta (Gipuzkoa)

Anaia eta bi lehengusu hildakoen artean

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Otxandioko frontean, 2 lehengusu galdu zituen Juanek. Elgeta hartu eta 4 egunera, apirilaren 28an, anaia hil zitzaion: granada bat eskuetan lehertu zitzaion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zeuk galdu zeen lagunik edo seniderik edo?
-Senidiak? Bai.
-Frentian, Otxandixoko frentian lehengusu bi, anaiak. Eta gero hau frentia Elgeta hartu, eta el día veintiocho de abril, San Prudentzio egunian, anaia hil jatan hementxe eskuko bonbiakin, eskuan errebentau otsan.
-Eskutan errebentau?
-Bai. Zeaittik eze ez zeban ezautzen honek ¨[...]..., eta joño!, hau ze ete da ta zinttiakin, eta soltatzen badabil ze dan ikusteko ta eskuetan esplotau otsan ta hil zan.
-Jontxo.
-Bai, ni baiño zarraua.
-Etxian euela?
-Hemen ez, Elgetan.
-Olei Erdikuan?
-Ez, ez, Torrezarko basarrixan. Hor eukitzen zittuen, gure, horko anai bixak hil zienian, gure anaia erueten zeben horra laguntzeko edo. Basarrixa zan ha be, kalian baiña basarrixa. Erueten zeben laguntzera ta gauzak eittera ta gure anaia erueten zeben. Ta sartu zittuen, gerra denporan ganauak kendu oskuezen danak, etorri gau baten eta ganau guztiak eruan oskuezen. Ta han auzoko batenak ba uztarrixa-ta zaozen ta harek hartzera joan zien ta hantxe ikusi zeben hori bonba hori ta hartu zeben eta eskuan esplotau otsen.
-Hori zan abioitik botatakua edo bertan jarrittakua.
-Eskuko bonbia, eskuko bonbia. Granadia, bai.
-Jolasian hasi ta [...]

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia