Elgeta (Gipuzkoa)

Ubera auzoa: Elgetatik Bergarara

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Ubera auzoa lehen Elgeta zen eta orain Bergara. Banaketa hori zelan izan zen azaltzen du. Ubera eta Angiozar auzoak biak ziren lehen Elgeta eta orain Bergara. 1927-1928 urteen artean aldatu zela dio.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ubera zer da Elgetako auzua edo Bergarakua?
-Lehen Elgetakua, oiñ Bergarakua.
-Zela izan zan hori banaketa hori-edo?
- Hori badakizu Elgeta eta Angiozar Elgetakuak ziran ta hau Eibartik honako karreteria ein zebenian, ba hau lapur-bide bat izen zauela ta gastua, eta horrek Bergarara pasau zien gero, horrek auzo bixok.
-Ubera eta Angiozar.
-Bai.
- Eta horrek lehen…
-Elgetakuak zien.
-Eta ze urtetan pasau zan hori?
- “Pues el año…”, urtia. “Mil novecientos veinte siete” edo “veinte ocho” holakotxen bat.
-Orduan gutxi gorabehera zeu jaixo ziñanian, zu jaixo ostetxuan.
-Bai bost bat urtera-edo.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia