Elgeta (Gipuzkoa)

Idi-probak I

Idi-probak I <p>Idi-probak oso gustuko izan ditu beti Javierrek. Ikustera herritik kanpo ere joaten ziren, apustuak egitera-eta. Bere auzoko batekin joan izan da askotan. Bizkaia aldera asko joan izan dira, Gipuzkoara Aiara baino ez ziren joaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-038-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Idi-probak oso gustuko izan ditu beti Javierrek. Ikustera herritik kanpo ere joaten ziren, apustuak egitera-eta. Bere auzoko batekin joan izan da askotan. Bizkaia aldera asko joan izan dira, Gipuzkoara Aiara baino ez ziren joaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hasi lehenao, ni ezkonbarrittan andriakin Abadiñora ta. Andria ez [dako] gustatzen, andria kontrarixua da.
- Idi-probena?
- Hari ez [dako] gustatzen.
- Gero gu beste bat ibiltzen giñen, hau Migel eta beste bat, Eugenio Gorosabel, Arrotakua. Ha zan, ha zan fenomenua. Gu harekin faten giñen, bueno, hor Bixkai guztia pasatzen giñuan hori.
- Zeuek eruaten ziñuzen irixiak?
- Ez, ez. Geuk iririk ez. Gu probak ikustera faten giñen. Ikustera.
- Apustuak eittera ta hola?
- Bai, apustua ta. Guk iririk sekula ea dogu euki. Migelek bai. Migelek berak ssplikauko dotsu, berak euki zittuan irixak.
- Baiña zuk esan dozu etxian irixak bazeuzkazuela.
- Irixak bai baiña guk probarakoik ez. Ez, ez.
- Migelek bai.
- Migelek eitten zeban proban. Esplikauko dotsu berak.
- Eta hamen nun eitten zien probarik...
- Bueno, oin probia alde guztietan daukazu.
- Baiña zuek hasi ziñatenian?
- Hasi giñanian guk gehixena Abadiño. Gero Bixkaira, Bixkaira be bai, Gatika, Bakio, Mungia, Artea.
- Eta Gipuzkoa aldean ez?
- Gipuzkoan Aia unikamente. Aia. Harutz ez nai pasau sekula. Aiatik harutz ez naiz sekula pasau. Aia. gero Markiña-Etxebarri. Hamentxe, hamentxe.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia