Elgeta (Gipuzkoa)

Etxea frontearen erdi-erdian

Etxea frontearen erdi-erdian <p>Frontea etxetik bertan zeukaten. Beraiek erdi-erdian zeuden. Hain hurbil zeuden, milizianoak-eta beraien etxean egoten zirela, gosaldu eta segidan trintxeran egoteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-038-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Frontea etxetik bertan zeukaten. Beraiek erdi-erdian zeuden. Hain hurbil zeuden, milizianoak-eta beraien etxean egoten zirela, gosaldu eta segidan trintxeran egoteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gurian hamen etxe aurrian zeuan frentia. Hementxe egoten ziran zerok, gorrixok. Eta hamendik Asentziora deskargatzen zaben.
- Eta zuok erdixan.
- Gu hamentxe erdixan. Gure amak esaten zauen, hamen honen hormionen azpixan zemat obus sartuta ete dauzen. Obusak esplotatzeke. Obusak.
- Esplotatzeke?
- Esplotatzeke egongo dirala mordua hamen azpixen.
- Ondioik be e?
- Hamen jo eta esplotau bazittuen honezkero […] zeuan dana, handik.
- Horrek desarmau in biharko dozuez badaezpada.
- Ta gabaz-eta itte zuen argirik-eta ez sartzeko lirtenak-eta mantakin tapau argirik ez ikusteko. Miliazianoak eta danak hona etortzen ziran armozatzea-eta. Eta tiroteua hasten zanian, hamendik, hortik estarta bide bat zeuen behetik gora, eta han goiko zeretara faten ziran, trintxeretara ta han dale ke te pego. Hamentxe frentia hortxe gure etxe albuan eta frentia hortxe bestian. […] hona hamentxe. Hori zan ba nik hirurogeita hamabi urte dakaz ba horixe “el año treinta y seis, treinta y siete”.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia