Amona eta aitona gerran hilda
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-038-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko ekainaren 25a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: ELG-038/016
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Zuk senide asko galdu zittun gerran?
- Nik senidiak, aittajauna eta amandria.
- Gerran…
- Gerra denporan, frentian, moruak hil zittuen, hamentxe bertan gaiñera.
- Etxian.
- Ta hametik eta Aranburu bittartian izekori eiñ zotten eskua moztu, holaxe. Aitteri ifiñi eskua, buruan eskua, matxetiakin jo hiru eskuan kendu eta neskatoa aitta eta ama hilda hamen eta neskatoa joan zuan Aranburura, hamendik gottik behera. Eta aitta ta ama zaozen nere arrebia, bere arrebia jaiota zeon orduantxe sei-zazpi bat hillabetekua, Libe, nausixa. Eta harekin ebakuau ein ziran Bizkaira. Ganauak eta danak hartu eta Bizkaira fan ziran harek.
-Bizkaiko ze parteta? Hor Arrazola ingurura-edo?
- Ez, ez, ez. Harutxau, egon ia akordetan naizen. Gu han oin dala denpora gitxi egon giñan ba. Hori dao Deriotik…
- Ixe Bilbon ya.
- Bai, bai, Bilbotik bastante aurrera sartute ezker , zelan esate otsen hari, Artea! Artea, Arteatik aurreratxuau joanda.
- Eta ganauek eta danak eroan zittuen.
- Bai, ganauek eta danak eruan zittuen, frentian hartuta ez…
- Orduan etxia hutsik geratu zuan.
- Etxia hutsik geratu zuan, etxia geratu zan aitta eta ama, bueno nire aittajauna eta amandria, aittan aittanak ta izekua. Tia, gaztia, neskatua, hamasei urtekua.
- Eta aittajauna eta amandria garbittu…
- Eta bestia zertu ein zan, eta aurreratu ein zan neskia. Halantxik izan ziran…urtekuak, gero bestiak orduntxe etorri ziran, frentia sartu zanian, pixkat bajatu zanian itxuria orduntxe sartu ziran atzera be honuntz. Bueno, orduan frentian gurian zera be bai beste arreba bat be bai, aittan arreba bat Uruko tio (… ) eta harek be bai, harek ere han zian danak e.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!