Reketeak etxera sartu zirenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-036-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Urriko lehenengo igandean, Ama Birjinari eskainitako jaia egin ohi zen, eta baserrietako uzta orduantxe biltzen zen. 1936ko urrian, Jose Luis eta etxekoak uzta biltzen ari zirela, erreketeak etxera sartu zitzaizkien gorriez galdezka.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko uztailaren 18a
- Iraupena: 0:05:12
- Erref: ELG-036/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
-Zela ez zeben abanzau aurrera ba gu baserrixan. Ta zan oktubria, ta orduan egoten da baserrietako kosetzia, babia ta artua-ta, ta gu han lanian ibiltzen giñan. Ta egun baten oktubrien laua zan, esan dotsut ta zela zan oktubria ta gu kosetzia batzen hor ibili giñan zerian, ta zera oktubrian lauan hasi zan mugimentua ya, ez dakizu? Pixkat han zozek urten bihar zeuala, eta tiruak-eta gehitu zian eta enfrentamendua zertu zan. Eta oktubrian lauan, domekia zan, ta orduan izaten zan oktubrian lehenengo domekia izaten zan egun pixkat espeziala ze oktubria izaten zan Ama Birjiñari dedikautako, “La Virgen Del Rosario” ez dakizu? Ta hilan lehelengo domekie izaten zan zerekoa, oktubrekoa, “Domingo del Rosario” esaten jakona.
- Zozer berexixa egoten zan edo…?
-Eliziantzako zan pixkat destakaua. Orduntxe egunian hasi zan mogimentua zeozer, ya mobitzen zeuela. Eta gure etxian fregaderia euan lekuan, zera euan bentania, fregaderian parian, eta handik zaintzen noiz etorriko, ez dakizu? Zozer pasatzen zala ta itxoitten. Ta ama akordau zan han urrin gizon batzuk etozela ta ya alarmia. Ta aittak-eta pentsau zeben etxe barruan ba hueko bat han kortan-ta. Balak sartu ezindda, bentanaik ez zekan hueko bat, ta ha refujixo moduan hartuta, etortze bazian ba balak iñundik sartu ez dittean, bentanarik-eta ez zekan eta gu hantxe geldi. Ta amak bentara urten zeban baten, ikusi zittuan ba handik berrehun metrora-edo, holako horrek izeten dira baserriko erromarak, atiak, baserrixan egoten dianak, ganaduak ez pasatzeko. Holako baten pasau…
-Zelan deitten da hori?
-Erromaria. Ta handik pasau ta arbola artian gordetzen zirala, arbola ostean gordetzen zirala. Ta amak esan zeban: “hemen datoz!”. Ta danok joan giñan lehen esan doten refujixora Etxebarriko refujixora, hara. Bazkaltzen gengozen, dana laga ta haraxe. Eta hantxe danok alkarri begira ze pasauko ete zan, ez dakizu? Han zeozer pasau bihar zan, etxera allagau ziran ta. Ta jo zeben atia: “tau-tau-tau-ta”. Lehelengo, lehenengo…danak ixilik danok, alkarri begiratuta eta han zozer pasau bihar zeban ta. Bi aldiz: “tau-tau-tau” barriro. Ta nere aitta, gaixua zana, esan dot nire aitta hara erretireuta zeuela, eta urten zotsan atera, eta gizon bat, guretako gizon bat zan hura, orduan egongo zan ba hogei urtekoa hogeita bost urtekoa, gu umiak giñan ta gizon bat. Ta preguntau zeban: “¿Aquí hay rojos?”. Ta: “no, aquí vivimos la familia y aquí no hay rojos”. Ta holako silbato bat eukan hortarako, ha bakarrik etor zan atera, baina han etxe inguruan ezkutauta zeozen, izango ziran hogeita hamar edo berrogei-edo, han ezkutauta zegozen. Ta “¿Aquí hay rojos?” eta “no, aquí vivimos la familia”. Gero silbato bat “priiiiii” jo zeban ta ya han ezkutauta zeozenok agertu ziran, ta lehelengo etxe guztia errejistrau zeben, han iñor ete euan. Baina, han euan ezer. Ta ya gure etxian aurrian gelditu ziran, etorri zan ofizial bat kaballo batekin eta harek esan otsen bazkaltzeko, eurak eukezen zerak kontserbak-eta, eta esan otsen bazkaltzeko, baina jateko raziño erdixa, euren artian partitzeko euken raziñua. Ta jentia han murmullatzen-eta, ez dakizu? Ta hantxe atsalde guztian. Ta hemen goixan, Intxortan, entzuten zan oso tiroteo haundixa, eta hor zoze pasatze zan normala ez zana, ta gure teillatu gaiñetik balak pasatzen zian. Harek zerak reketiek esan otsen… Baia harek etxia defensa zeken ta teillatutik pasatzen ziran balak.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!