Elgeta (Gipuzkoa)

"Txanboliñekua" garai bateko denda nagusia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-035-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baba izaten zen ohiko jakia etxean. Urdai zatiren bat botata edo gabon inguruan odolostearekin jaten zuten. Orduan ez zegoen harategirik, denda txiki batzuk bakarrik. Dendan zer jenero egoten zen. "Txanboliñekua"; estankoa. Lorenzo Errastik jarri zuen denda geroago. Arropak eskuz josten ziren lehenago.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan gaur beste ez zan egongo?
-Keba!
-Zer jaten zan, Isabel?
-Babia. Babia hartzen giñuan, bai, urte guztirako soluetan.
-Etxian hartutakua.
-Bai, etxian hartutakua, babia. Eta haxe urdaixakin-eta, gabon inguruan odolosten batzuk edo egoten zittuan-eta. Baiña karnazerixan ez zan egoten orduan, karnazerixaik ez euan eta. Ostatukua bakarrik. Faustinon aittak ez eban holakoik eukitzen; gero hasi zian odolostiak.
-Danetik egongo zan dendan?
-Dendan danetik? Bai, denda koittau batzuk. Jaboia, txokolate, ontza txiki batzuk; haundirik ez bihar bape, eta harek txikixak ogi zati batekin atsaldian jateko, ontza txiki batzuk. Olixua, abarketak..., zer zuan beste..., garbanzua, eta Txanboliñenian saltzen zittuen. Eta bestia, estankua, lelengo estankua ipiñi zeben. Pospoluak-eta, zigarruak-eta holako zer batzuk. Gero jarri zan denda. [Errasti] jarri zan dendiakin. Politto. Ordurako puxkat gehitzen eta gehitzen bajoian; baiña Txanboliñena izen zan nausi. Harek telia be saltzen zeban, prakak eitteko mauna be bai, eta izarak eitteko tela zurixak be bai, eta... ze zuan besteik? Lanak be bai jertsiak eitteko. Eta horrek be saltzen zittuen, Txaboliñenekua izen zan hemen nausi.
-Jertsiak-eta eiñ...
-Eskuz ein bihar danak. Eskuz eindda jertsiok-eta, gizonendako, mutillendako eta neskendako eta danondako.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia