19 urterekin Berraondoko altzari lantegian
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-035-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskaldunak hizketan
- Elkarrizketatzailea(k): Iban Arantzabal
- Data: 2007(e)ko uztailaren 01a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ELG-035/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Goiena Komunikazio Taldea
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
-Bueno, Isabel, zenbat urtekin hasi ziñan lanian?
-Hogei urtekin; hemeretzikin, Berraondokuan.
-Mueblietan?
-Bai, muebliak.
-Ze eitten ziñuan orduan?
-Hara! Largeruak eta eskillara zahar batzuk ipiñi bai bidetik Berraondoko ganbarara, hantxe goittik behera bajau ahal dan moduan, eta taillarrera eruaten gizonei makinara.
-Gizonei preparatzen orduan?
-Bai. Einddakuak eruan ganbarara eta eittekakuak goittik behera ekarri.
-Zelakua zan Berraondokua? Guk ez dou ezautu.
-Ai... Taillar zahar negargarri bat!
-Bai?
-Oj! Taillar zahar negargarri bat zeuan orduan.
-Jente dezente ibilliko zan lanian...
-Bai. Hamazortzi lagun edo. Danak hemengotxe mutil gaztiak, gizon zaharrak eta holako batzuk
-Eta ugazaba, andria?
-Jose Mari Berraondokuan andria.
-Andria ugazaba ez zan izango orduan be?
-Bai. Andrak be bai. Egon giñan. Rufina ta, [Otamendiñeko] Isabel eta, zeintzuk egon giñan? Kantoiko Juanita-eta. Uste dot Kantoiko Juanita be bazala.
-Makinan eitten ziñuen lana, baiña?
-Ez. Ezebez guk holakoik. Guk karriau.
-Pixua erabilli?
-Bai, hoixe. Largeruak-eta; bi lagunen artian kabezeria-ta, barrena-ta jasotzen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!