Artoa eta garia erein eta itulan idiekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-033-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ardiak eta behiak zituzten etxean eta anaia ibiltzen zen artzain, mendira joaten zen ardiekin. Soroan itulan egiten zuten idiekin. Artoa eta garia egiten zuten soroan eta sagar-arbolak zituzten. Ogia etxean, su labean egiten zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 16a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: ELG-033/007
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Garia , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Behiak zenituztela esan dezu, zer ziren, esne-behiak?
- Esne-behixak ez, normalak. Orduan esne-behixak ez zeozen, orduan ba basarriko behixak. Zurixa ta baltza ta gorrixa ta.
- Ardixak be bazeuzkazuela esan dozu?
- Ardixak be bai. Ardixak be bageunkazen.
- Ta ibiltzen ziñan zu artzai?
- Ez, anaia ibiltzen zan, gu ez giñan /ezkiñan/ ibiltzen, ni ez nintzan ibiltzen, anaia ibiltzen zan ardizain.
- Eta zer joaten zan, mendira?
- Mendira. Baiña orduan ez zeuan zelairik eta, mendixan zaindu bihar, ta eskoliai hau!
- Eta idiak esan dezu...
- Irixak, irixak be bai. Jolin, ittulan! Aittak erpilkaria zuzen joaten ez bazan botatzen oskun atzetik. Bergako jaixetan, ointxe pasau dia, Bergako jaixak Pazkuetan, han aiztia geunkan eta hara fanda hiru egun pasauta ta loguria, ta arto eraitten eta handik etorrittakuan eta, ezin ittulan, euzkixa ta ezin eta; ta hartu erpilla ta danga! aittak atzetik, apropos harek baiña. Atzetik erpilkaria ta hantxe ibilli bihar ittulan.
- Artoa eta egiten zenduen?
- Bai. Artua ta garixa ta danak eukitzen giñuzen. Bai. Hamen be bai.
- Eta frutaik?
- Frutak, e, bai frutak eozen baztarretan sagarrak eta sartuta. Baztarretan eta, baiña bueno, frutia ez holan, askoik ez.
- Ogirik egiten al zenuten etxean?
- Bai. Hamen be bai.
- Zuk egiten zendun?
- Klaro. Han basarrixan amak, ezta, baiña hamen neuk itten neban. Bueno. lenenengo amak, hamengo amak, gizonan amak, eta gero ha zertu zanian neuk eta. Baiña amak esan oskun garirik ez eraitteko, aittak ebatekotan eta berak jotekotan garirik ez eraitteko. Ez giñuan /ezkiñuan/ gehixao eraiñ.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!