Elgeta (Gipuzkoa)

Bezperetan latinez kantuan

Bezperetan latinez kantuan <p>Mezara Elgetako elizara joaten ziren igandeetan. Arratsaldeetan, bezperetan, latinezko kantuak kantatzen zituzten. Eskola ordua amaitzean apaiz bat joaten zitzaien kantuan irakastera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-026-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mezara Elgetako elizara joaten ziren igandeetan. Arratsaldeetan, bezperetan, latinezko kantuak kantatzen zituzten. Eskola ordua amaitzean apaiz bat joaten zitzaien kantuan irakastera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan kapillara noizian behin bakarrik.
-Bai.
-Mezetara domeketan?
-Ez. Parrokixara. Ointxe be bai.
A: -Goxian mezetara ta atsaldian gero bezperak, latiñez kantuak itten zian.
-Kantatzen ziñuen zeuk latiñez.
ML: -Entendidu keba, ze esaten giñuan be ez. Buruz.
-Akordatzen zarie?
-Bai hoixe.
-Kantuekin, ze kantu zan? Hasten zanian "magnificat", a, ointxe laster. Pozik kalera urtetzeko.
-Bezperak, oin be kantatzen dia "monjas de clausura" ta kantatzen dittue horrek gauzok bakarrik. Baiña len-len domekero.
-Ta hoixe, obligaziñua mezetara fateko.
-Eskolan ikasi ziñuen kantatzen?
-Bai, abade bat etortzen zan. Orduan izaten zan zortzitterdietatik eta hamaikak arte edo eskolia. Gero abadia etortzen zan kantuak erakustera.
-Herriko abadia?
-Bai, bai. Herriko parrokua. Afiziño haundixa zeukan musikarako ta sofeuak be bai erakusten zittuan.
-Ez zenduen ikasi solfeo?
-Ibili bai ikasten.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia