Elgeta (Gipuzkoa)

Autobusa garraiobide nagusi

Autobusa garraiobide nagusi Aitak egiten zituen piezak Eibarrera eramaten zituen autobusez. Plazara saltzera joaten zirenek ere autobusez eramaten zuten jeneroa.
Aitak egiten zituen piezak Eibarrera eramaten zituen autobusez. Plazara saltzera joaten zirenek ere autobusez eramaten zuten jeneroa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esaten zeben, artetsua izan bihar zeban aitta biharrian.
-Eta zelan eruaten zittuan piezak eta Eibarrera?
-Orduan zera zaon, autobusa, trasportia, Olabarria, Leon; harek eruaten zittuan.
-Autobusian?
-Bai.
-Jentiak autobusian kargak-eta eruaten zittuan?
-Bai. Plazara eruaten zeban jentiak gauza asko saltzeko ta hori basarrittarrak hamenguak.
-Eta zenbat kostatzen zan autobusa orduan?
-Zenbat ba? Ideiaik be ez. Ezin neikezu esan, ni ez nai /enai/ akordatzen ni behintzat. Hi akordatzen haiz?
ML: -Ez, pezetia baiño gitxiao behintzat. Zentimuak.
-Joaten ziñaten Eibarrera zeuek?
-Bai, asko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia