Elgeta (Gipuzkoa)

Inguruko jaietara

Inguruko jaietara <p>San Juanetan Eibarrera, Pazkoetan Bergarara eta irailean Elorrioko feria nagusira joaten ziren, 15 urte inguru zituela. Eibarren musika-banda eta atrakzioak egoten ziren eta pagarik izanez gero, pastela jan eta kasa edaten zuten Antonik eta lagunek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-016-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Juanetan Eibarrera, Pazkoetan Bergarara eta irailean Elorrioko feria nagusira joaten ziren, 15 urte inguru zituela. Eibarren musika-banda eta atrakzioak egoten ziren eta pagarik izanez gero, pastela jan eta kasa edaten zuten Antonik eta lagunek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eibarrera sekula ez ziñen jeitsi?
- San Juanetan, San Juanetan faten giñan. Pazkuetan... Gure salidia gazte-denporan, san Juanetan, san Juan egunian Eibarrera. San Juan egunian, besterik ez. Pazkuetan, Pazkua Erdiko egunian Bergara, ta Ferixa Nausiko egunian, setienbrian, Elorrixora. Horretxek hiru salidok eukitzen giñuzen.
- Eta zelan joaten ziñaten?
- Autobusa. Elgetatik autobusa egoten zan.
- Zenbat urtekin hori? Hamabost edo?
- Bai, pasauta. Hamabost baiño gehixao. Ez dakat goguan hori, baiña gure gazte-denporan. Ez, oiñez be faten giñen gaiñera. Bai, oiñez be fanda nao, eta ez baten bakarrik gaiñera, Bergara porrejenplo. Eibarrera oiñez fatia ez jata akordatzen, baiña Bergara bai. Baten baiño sarrixao nao fanda Bergara oiñez Pazkua Erdiko egunian. Eta etorri ez dakit zelan eingo nitzan. Etortzeko, gabian etortzeko autobusa eukiko giñuan edo. Eibarrera beti autobusian, fan eta etorri autobusian. Eta ostientzian ba beste erremedixoik ez genkagun hamen.
- Zer egoten zan Eibarren san Juanetan?
- Ba bandia be bai ta tiobibuak eta. Bueno ba, ez dakizu hori gauzioi? Ta ostientzian ez dakit egoten zan holan aparteko... Musikia. Ez naiz akordatzen besteik. Ta bueno, paga txikin bat egoten zan Kasa erateko. Pastelen bat edo jaten baziñuan eta Kasa eran, buenooo!, ha izaten zan guretako zera. Puf. San Juanok. Ja-ja, dirua be gutxi egoten zan eta. Diru gutxikin badakizu, gauza asko ezin in.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia