Elgeta (Gipuzkoa)

Abadearen amenazuak erromeriak zirela eta

Abadearen amenazuak erromeriak zirela eta <p>Neska-mutilak kongregazioetan sartuta egoten ziren: mutilak luistarrak eta neskak <em>Hijas de Mar&iacute;a</em>. San Blas eguneko erromeria dela-eta abadeak izugarrizko bronkak eta amenazuak bota zizkien. Honen inguruko kontuak. Hala ere, erromeriekin jarraitu zuten. Soinujoleak Bergarako bi anaia ziren, Lazkanotarrak. Dantza lotua egitea bekatua zen garai batean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-010-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neska-mutilak kongregazioetan sartuta egoten ziren: mutilak luistarrak eta neskak Hijas de María. San Blas eguneko erromeria dela-eta abadeak izugarrizko bronkak eta amenazuak bota zizkien. Honen inguruko kontuak. Hala ere, erromeriekin jarraitu zuten. Soinujoleak Bergarako bi anaia ziren, Lazkanotarrak. Dantza lotua egitea bekatua zen garai batean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kontatzen zenden San Blas egun baten...
- Argixa ifiñi juen [...]. Joan dok Elgetako don Juan mezia emutera. [...] Mutil gaztiak giñuazen, eta neska gaztiak. Orduan jauan, e, oin ahaztu zittuan horrek gauzok baiña, kongregaziño bat jauan, Luistarrena. San Luis Gonzaga; eta "Hijas de María". Emakumiena, neskena. Hillero-hillero izeten zuan komuniuoi, hillian behin. Fetxa fijuan. Medallak jauazen, eta [...] komulgatzia. Ipiñi juau argixoi, etorri dok don Juan mezia emotera; ikusi jittuk harek. Han geuazen gu aingeruen moduan, "más contentos que chichi", elizara fanda mezia entzutera. Sermoia [...] haserretzen jakok, berotu jakok, hasten dok gaizkiesaka: "Bata luistarra, bestia Marian Alaba, infarnura joan bihar dozue!" Ein joskuan diskurso bat, ai "la hostia"!, zer da hau? Ze entzun bihar dou hamen? Kristonak esan joskuazen. "Infarnura! Erromerixia pekaturako bidia... Gaiñera beste gauza bat esan bihar dot: honek, hau, Salbador, Asentzio eta San Adrian –Altuben San Adrian egoten zuan-, honek gaiñera erreta egon bihar leuke, beittu!, erreta, pekatua besteik eztabe eitten-eta". Harek emon joskuan berotua guri! Mekauben dio! Hau dok bihalekua! Jentia, badakik, jentia tontua... ha be estudixautakua, baiña tontua... "Joño. Ez jok ba esan Santiago porsiakaso! Santiago Azurtza". "Ez ba, hamen badakik zer pasatzen dan? Hamen ez jotsek ezer emoten, eta Santiagon jo eitten jok edarto horrek, eta Pakok nahikua emoten jotsak horri".
- Hori guzti hori zan erromerixia zekazuelako eta pekatua zalako. Eta argixekin gehixago gaiñera.
- Joee! Buuu! Ha zuan ha! Pasau zuan. Baiña ez zuan amaittu. Erromeixia ia behintzat segittu jotsan soiñu horrekin. Baiña egualdi txarrak eitten jittuan San Blasetan, jeneralian egualdi txarrak, eta iñor ez zuan faten-eta. Baiña gero ba, atzera ba ahaztu jakuan. Ahaztu zuan gero. Gaztiok, e, gu ezkondu giñuazen eta alde egin giñuan kalera-eta. Gastua beti egoten dok, soiñujolia-eta, debalde ez dok ezer etortzen; bergararrak zittuan soiñojoliak, bi anai, bat etortzen zuan, baiña onak, Lazkanotarrak. Harekin pasatzen giñuan denporioi; ostientzian ondo.
- Orduan...
- Ein joskuan amenazu bat! Ha ez dok ahazten. Okerra zuan ha. Don Juan. Abadia zuan baiña okerra zuan; okerra, okerra.
- Normala izaten zan jaixetan-eta abadia puxkat hasarretzia? Esatia pekatua! Eta dantzarik ez! Eta?
- Sasoe baten dantzia [...], hori ez zuan bihar. Agarrauan dantzia eittia? "Santísima"! Sueltuan be "aún y todo" tira, danboliñakin be zeozer, baiña agarrauan dantzia eittia eta?
- Pasadobliak eta?
- Eurak ba libre, baiña baakik hemen nobera ibiltzeko bestiei ze ein bihar jakuen, atia itxi; nobera ibilli bihar danian ibiltzeko. Bestela bestia ibiltzen bada, ikusi eitten jok-eta. "Joño hi, fulano be hor egon dok, hi!"

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia