Elgeta (Gipuzkoa)

Lehenengo Uberan erromeria eta gero Aranzeta auzoan

Lehenengo Uberan erromeria eta gero Aranzeta auzoan <p>Lanerako paraje onak ziren eurenak. Bi ermita zeuden euren auzoan: San Blas eta San Martin. Jaietan zer egiten den orain. Lehen erromeriak egiten ziren. Uberan San Pauloak ospatzen ziren eta errepetiziokoa Kandelario eguna (San Blas bezpera) izaten zen. Soinujoleak han erromeria amaitu eta Aranzeta auzora ekartzen zuten San Blas egunerako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-010-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lanerako paraje onak ziren eurenak. Bi ermita zeuden euren auzoan: San Blas eta San Martin. Jaietan zer egiten den orain. Lehen erromeriak egiten ziren. Uberan San Pauloak ospatzen ziren eta errepetiziokoa Kandelario eguna (San Blas bezpera) izaten zen. Soinujoleak han erromeria amaitu eta Aranzeta auzora ekartzen zuten San Blas egunerako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Munak esan dozu. Zuen inguruan-eta toki batzutan aldapa dexente dago, ezta? Lurra lantzeko-ta.
-Ez, ez. Oso paraje zera, oiñarrixa, paraje ona.
-Zuen ingurua be bai?
-Bai, bai. Lau-lauak ez dittuk baiña bai; urak korritzeko moduan, baiña oso paraje... Bai, bai.
-Ez orduan munarik egin beharrik-eta?
-Ez, ez. Ondo. Makiñekin biharra eitteko-eta fenomeno. "Sin problemas". Ez dakik ba, aldapia edo. Ez, ez.
-Aittatu dozu ermitta bi zerela zuen auzuan, San Blas eta San Martin.
-Bai. San Blas azkenengo etxiak daozen lekuan jaok.
-Eta bat zan zeuen auzoko ermitta inportantiaua bestia baiño...? Jaixak batekuak edo bestekuak...
-Jaixak ba... Zeoze. Zelebratzen dok, ba... Mezia egoten dok, eta meza ondorenguan ba zeoze, [luntx] pixkat [...], eta umientzako karamelo batzuk eta beste salda pixkat eta txorixo puxkat eta, enfin. Lehen eitten zuan erromeixia pixkat. Uberan San Paulotan, Uberan San Paulotan izeten dittuk jaixak. Eta eitten zittuan erromeixak San Paulo eguna, San Paulo Txiki, eta hurrengo errepetiziñokua izeten zuan jeneralian Kandelaixo eguna, "dos de febrero". Kandelaixo eguna, San Blas bezperia. San Blas hiruan.
-Orduan astebetian hiru edo lau jai.
-Bai. Jeneralian egualdi txarra eitten juan. Oin ez jok eitten hainbeste edur; iez ein juan, bai, baiña lehen sasoe baten eitten juan edurretan! Gu mutikuak giñanian-eta, hola hamalau-hamabost urteko mutikuak, eta mekauen zotz, [egunetan] fan ezinka goittik behera, hori Uberara, Ubera behian dagola, e! Edurra? Baiña faten giñustan, hala ibiltzen giñustan. Jeneralian egualdi txarra. Handik [...] Kandelaixo egunian erromeixia izeten zuan hangua. Hara etortzen zuan soiñojolia, hangua akabatzen zanian, gabian goiz alderutz gora altzatzen giñuan. Guk ez, gu baiño nausitxuak; gure anaia-ta. Hiru-lau urte diferenzia, baiña... Itturrittara altzatzen juen. Itturritan lo eitten juan, eta San Blas egunerako soiñua. Mutikuak, gaztiak, soiñua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia