Elgeta (Gipuzkoa)

Ardi klaseak, lehengoak eta oraingoak

Ardi klaseak, lehengoak eta oraingoak <p>Ardiak asko aldatu dira. Orain handiagoak dira, eta hobeto gobernatzen dira. Lehengoek burua garbi-garbi izaten zuten, eta oraingoek iletsua. Kanpoan muturgorriak daude; gure inguruan muturbeltzak beti. Karrantzan eta Nafarroan ere ezberdinak dira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardiak asko aldatu dira. Orain handiagoak dira, eta hobeto gobernatzen dira. Lehengoek burua garbi-garbi izaten zuten, eta oraingoek iletsua. Kanpoan muturgorriak daude; gure inguruan muturbeltzak beti. Karrantzan eta Nafarroan ere ezberdinak dira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ardixak asko kanbixau dira?
- Bai, bai, lehendik asko kanbixau da. Ardixa lehen beste klase bat zauen [lehen] hemen, ta buru garbi-garbixa eukitzen zaben, uleik be ez buruan. Ta oin buruan ulia dakenak daoz. Ta ardi haundixauak dare lehen baiño, ta gero hobeto gobernatzen dialako haundixao hazi be bai ta dana. Bai, lehenaotik ardi diferentia dao.
- Eta honek hobiak?
- Bai, bai, honek hobiak dia.
- Baiña honek ze dira, ointsuan ekarrittako…?
- Ez, ez. Honek lehengo ardixeandik, ba, mestizauta ipinittakuak edo. Lehen, ba, bertako adarixa, bertako razia beti ta klase bat. Ta, gero, ba, hor Gorbeako adarixak-eta hona erosi ta mestizau ta gero, ba, zertu; ganaua klase batetik, ba, oin beste klasera jarri gehixau. Bai, bai. Lehen, bertako ardixak buruak garbi-garbixak eukitzen zittuen danak, ulerik be ez buruan. Ta oingo ardixak buruan ulia dake; zaparradia eitten dabenian be guardasola dake haintxe buruan.
- Bai, ta beste toki batzuetan, hor, Naparruan ta…
- Bai, hor beste klase batzuk.
- … adarrekin eta, ez?
- Bai, adarrekin [erabili] ta gorrixak, mutur-gorrixak; eta hemen mutur-baltza. Hor, hor parajiak kausatzen dau. Horrek hor, zerian, Aralarren-ta, Mendiandia ta hor daoz mutur-gorriska edo zuriska edo holako zerak, ta hanka-motzak eta ardi txikixauak. Baiña harako harek hoba dia; honako ez dittut nahi nik harek. Baiña han mendixak zelan altua ta hotza dian, harako… Jaten be gutxiao bihar dabe harek, ta dana dake han. Bedarra be motzaua egoten da beti, ta harako hobiak dia harek. Baiña honako mutur-baltza, latxa mutur-baltza.
- Latxa bada, mutur-baltza esaten detsazu?
- Bai, latxa razia da hau, e. Ta harek be latxa razak badaoz gorrixak be, baiña “lacha negra” hemengua. Ta, gero, beste batzuk karranzana. Horrek mutur-gorri batzuk dia, diferentiak dia karranzanak be. Karranzanak, ba, buru-gorrixak eta belarri haundixauak. Diferentiak dia. Bai. Hemen, oin Arkaute, hor Araban dao, Vitorixa onduan, Arkauten daoz adarixak inseminaziñorako ta. Ta hara nere adarixak be euki dittue han Arkautera eruanda. Hemendik bildotsetan eruan ta. Ni lehenao esnien kontrolau eitten niñuen, ba, hemen, “control lechero” esaten jakona. Ba, hillian behin etortzen zan esnia kontrolatzera mutil bat eta [neurri] esnia,[zeiñena]… Ardixak danak belarrixan numerua dake oin, ta handik, ze numerok zenbat esne emoten daben. Dana notia hartzen zaben hillian behin, ta gero ardirik onenanak, umiak, adarittarako eruaten zituen horra, Arkautera. Ta han egon zian nere adarixak bi-hiru edo. Hiru-lau… lau eruan zittuen hara, baiña hiru-edo egon zian han hazixa kentzeko. Ta… Baiña han klase danak daoz, e? Gorrixak be bai ta karranzanak be bai ta danak, Arkauten.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia