Elgeta (Gipuzkoa)

Lurretia. Aldats handiko inguruetan, lurra gora ekarri behar

Lurretia. Aldats handiko inguruetan, lurra gora ekarri behar <p>Lurretia ere auzolanean egiten zen. Sorobarrenean otarrak lurrez bete, eta sorogoenean hustu. Aldapak beherantz eramaten du lurra, eta igo egin behar da. Sasoi batean, ganadua ere erabili izan zuten. Ganadua beti goitik behera, eta, polea baten bidez, lera goraka igotzen zen, lurrez beteta. Euren baserri inguruan aldats gogorrak daude, eta urtero egin behar izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lurretia ere auzolanean egiten zen. Sorobarrenean otarrak lurrez bete, eta sorogoenean hustu. Aldapak beherantz eramaten du lurra, eta igo egin behar da. Sasoi batean, ganadua ere erabili izan zuten. Ganadua beti goitik behera, eta, polea baten bidez, lera goraka igotzen zen, lurrez beteta. Euren baserri inguruan aldats gogorrak daude, eta urtero egin behar izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, holan, auzolanian, beste zeoze eitten zan? Lurretia, [...], edo...
- Bai, lurretia-ta bai, lurretia eitten zan. Lurretia... Aldapetan, lurra beti goldiakin-ta beti labratzen-ta behera juaten da, ba? Ta lurretia eitten zan auzolanian. Baiña hori nik gutxi ezautu dot; nere aurretik gehixao. Bai, nere aurretik --gero be bai, e? Baiña nere aurretik-- asko esaten eben lurretia eitten zala, ba, auzolanian asko.
- Eta ze, zelan eitten zan?
- Zestoka, lur-zestuekin. Barrenian batzuek, lur-zesto txikixak, ba, [zerao] izaten dia, zumitzezko zestuak, ta halakuak betetzen batzuk solo-barrenian. Ta beste batzuk bizkarrian hartu ta solo-guenera ekarten.
- Hartu ta bota?
- Bai.
- Han guenian bota. Bai. Hori...
- Beti... Holan, burdixekin edo [ez zeuan...]?
- Bai, batzuek... Ez, gero bai. Gero bai. Guk geuk Beizun be altxatzen giñuan lurra, baiña ganauekin. Behetik gora ganauak, edo... ganauak goittik behera, ta behetik gora lurra, leria, [narrian]. Han betetzen zan barrenian, "ta ta!" Guenera etortzen zan, leriori kabliakin, e! Poleakin. Alde batian ganauak goittik behera, ta [bestia] betik gora. [Lleatzen] zanian ganauak geratu, "ta ta!" Errez [...] makilla bat ekan, egur bat, sartuta; drast! eta golpian [...] zan guenian, ta atzera behera.
- Orduan, poleia goixan ipini ta ganaua goittik behera beti?
- Ganaua goittik behera. Ganaua errez faten zan goittik behera, ta betik gora lurra be edarto. Lur mordua. Zestoka hogeta hamar zestotan ta berrogeittan be altxau ez hainbeste lur! Ezta berrogeittan bez! Lur mordua altxatzen zan.
- Bai, ze hamen aldapia asko eta...
- Bai, aldapia asko, ta lurra altxau bihar asko. Asko [...] lurra altxatzen hara. Urtero eittia komeni, ta urte batzuetan girorik ez dauelako, bustixa dalako edo ezin in, ta hurrengo urtian gehixao altxau bihar gero! Ta solo-barrenian lur pillia, ta solo-guenian gastau eitten zan. Bai, hori bai. Oin, gero atzenian, ba, labratzia gutxittu zan, ta labratzia gutxittu zanian, ba, zelaixan ez da lurrik faten behera, ta zelaixa geldi.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia