Sorgin kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sorgin kontuak. "Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik Akelarrera".
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ELG-003/028
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Beste bat be bai. Zela da? Aa! Oin be ez jata akordauko. “Sasixen azpittik eta laiñuen gaiñetik akelarrera”. Hau be bazan. Igurtzi-igurtzi ein… Suen azpittik lapikotxo bat etara, hautsen azpittik. Lehen, badakizu, beheko sua zan. Handik etara lapikotxo bat ta igurtzi-igurtzi ein danian eta… Andra batek zeukan sorgiñen famia, baiña gizonak ez ekixen eta zainddu eitten eban ze eitten daben. Pentseizu, bixen bittartian ohian ez zan itxuria egoten berakin. Bueno… Kustiñua da, gizonorrek obserbau dau: lapikotxo bat etara hautsen azpittik eta igurtzi eta esan dabela: “Laiñuen gaiñetik… sasixen gaiñetik eta laiñuen azpittik akelarrera” eta desaparezidu jako sorgiñoi. “Bai? Topauko juat nik hori nun dauen”. Etara berak be lapikua, igurtzi-igurtzi-igurtzi ein dau ta esan dau: “Sasixen azpittik eta laiñuen gaiñetik” ez dau, ba, esan? Ta lehelengo sasipetik pasau bihar, ta gero laiñuen gaiñetik. Dana urratuta allegau zan akelarrera! Ta gero han zeuan Martiña [Zapolos] izenekua, ipurdixan mun emon bihar jakona, sorgin haundi bat han, Martiña [Zapolos]. Ta ez dakit, ba, zelan… Zela zan gero, hara… Hara allegau zan ta harek igarri ein otsan sorgin barrixa dala. Baiña ze esan otsan ahaztu jata. Ze esan otsan harek…?
- A! Nik badakit.
- Ze esan otsan?
- Zan…
- Ze esan otsan?
- Beran… Klaro, eruan zeban eskuan abarkia jostekua.
- Abarkia jostekua eruan zeban! Bai.
- Ta, orduan, allegau zanian ta hari mun emotera oianian, ze ein zotsan? Mun emon biharrian, sartu hori.
- E, zera…
- Eztena edo ze…?
- Eztena dauka izena, zirixa.
- Abarkia jostekua edo zan.
- Abarkia jostekua izeten zan. Bai.
- […]
- Si. Oin ahaztuta nik.
- [Esaten dotsa]: “Sorgin berri, zorrotza dek mutur hori”.
- Bai, hori da.
- “Nik pasau dittuten sasixak eta laiñuak pasatzeko bihar be bai!”.
- Bai, ba, oker esan zeban. Beran andriak esan zeban: “Sasixen gaiñetik ta laiñuen azpittik”. Ta berak konfundiduta ze esan eban? “Sasixen azpittik ta laiñuen gaiñetik”. Baiña abarkia josteko zirixoi eruan eban eskuan. Bueno, honek ez dia kontatzekuak be, e!
- Bueno, ba! Klaro baietz!
- Horrek dia antxiñako ipoiñak…
- Antxiñako kontuak.
- … “que han venido de tu abuela…”
- Polittak…
- “… de la madre a ti…”
- “Sí, sí, de la madre. Sí”.
- “…y luego tú me has contao a mí y por eso sé yo”.
- “Sí, sí. Fíjate, yo tenía olvidao y tú en cuenta. ¿Ves? Ésta contará algún día a otro. Sí.”.
- Bes? Hori da politta, ez?
- Bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!