Sorgin kontuak
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: ELG-003/023
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- ...oin sorgiñena esango dot, sorgiñena. Etxe baten zebizen goruetan. Holan, eitten, ezta, gabian. Harek eitten zeben, ba, holako argirik ez zeuken, eta beste argi bat. Ez dakit zela zeukan izena harek argixak... Ez dakit zela zeukan izena harek argixak. Izen bat zekan. Ee... ezin nai konturatu ze izen zeukan. Baiña faroltxo baten barruan egoten zan. Bai. Ez dakit nola zeukan izena. Ta harekin goruetan, ezta? gizona ta andria. Badihardue goruetan. Ta katu haundi bat... katu haundi bat bentanara. Ta "Gizona izenda, goruetan?", katuek esan otsen, eta bestiak: "Katua izenda, barriketan?". Joten dau goruakin katua bizkarrian, ta urrumaka-urrumaka-urrumaka hor doia katuoi. Eta hurrengoko egunian, auzuan bizkar-hazurra apurtuta euela atsua. Holakotxiak. Sorgiñen kontuak dia horrek, e!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!