Elgeta (Gipuzkoa)

Familia giroa

Familia giroa Familia giroa. Ume-umetatik lanean. Jateko ohiturak; bakoitzak bere ontzia. Josten ikasten baserriz baserri. Amamak esandako ipuin-esaerak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Familia giroa. Ume-umetatik lanean. Jateko ohiturak; bakoitzak bere ontzia. Josten ikasten baserriz baserri. Amamak esandako ipuin-esaerak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelako ama ona nekan, e? Neukan ama bat onaua! Aitta be bai, e! Nik neukazen gurasuak ejenplarrak. Hainbeste konflikto zeuken, hainbeste falta zeben, ta sekula ez neban ikusi alkarri kontestaziñotxo bat emoten be ez. Ejenplarrak gurasuak, e! Negarguria emoten dosta akordatzia! Ta ama ona, e? "Zuk kantaixu, kantau ume, kantau, zuk holan bizkorrao eingo dozu". Danak ezin zittuan berak ein, ta neri tokau jatan txiki-txiki-txikittatik biharrian ikesi biharra tokau jatan, porke falta zan etxian, falta zan. Fregaua-ta, fregaua-ta eitten-ta; txiki-txikittatik fregaua eitten-ta. Ta oin fregaua eittia ez da ezer. E? Oin fregaua eittia... ur berua ta fairy ta fi-fi-fi-fi eitten dozu. Han, ur berua zerian, suan berotu bihar balde baten ura, ta gero ha eruan fregaderara. Fregadera txiki-txiki-txiki bat, hamar lagunen ontzixak, ta bakotxak bere platotik jaten giñuan, e! Orduan be, e!. Ta geruao, ni geruao ibili nitzan josten ikesten, ezta, baserririk baserri, eta makiña bat etxetan erdittik jaten zan. Erdixan ifini bai babak, ta handik karriatzen zeben. Ta gure etxian bakotxak bere platua zekan. Bakoitzak. Bai. Baiña ama...
- Asko aldatu dia gauzak...
- E?
- Asko aldatu diala gauzak, e?
- Asko aldatu dia. Zuk ez dakixu, nere generaziñuan ze diferenzia ein dan, ein dan. Bueno, bueno, bueno! Ezin leike kontau be ein! Baiña orduan be personak bazerezen onak, e! Porke nik euki nittuan guraso batzuk... oso guraso onak euki nittuan, ejenplo ona emotekuak. Zelako onak zian! Ta formalak zian! Ta religiosuak zian. Ta amama be bai. Amama zazpi bat urte neukanian-edo hil zan.
- Zeuokin bizi zan bertan?
- Bai, bai, bai. Bai. Nere aittan ama zan. Bai. Eta, gabian, silla danak bakotxa bere lekutan kolokau eta sukaldia garbittu barik ondo ez [euen] fateik, e! Harrixa sukaldian lurrian, e! Baserrixan, harrixa. Ta amamak esaten oskun: "Hemen aingeruak ein bihar dabe dantzan, eta hau geldittu bihar dau garbi". Eta dana garbi-garbi-garbi eraitten zoskun sukaldia ohera fateko, hemen dantzan ein bihar dabela aingeruak eta. Amamak hori. Amama zan kuriosa-kuriosa-kuriosia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia