Elgeta (Gipuzkoa)

Errotara, plazara

Errotara, plazara <p>Plazara eta errotara joateko astoa erabiltzen zuten. Errotaren inguruko azalpenak. Irina eralgi. Umetan egin beharreko lana.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Plazara eta errotara joateko astoa erabiltzen zuten. Errotaren inguruko azalpenak. Irina eralgi. Umetan egin beharreko lana.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ahaztu aurretik, plazara zuk gauzak-eta zelan eruaten zenduzen?
- Astuan. Astuan.
- Eta errotara...
- Errotara be astuan. Garixa zorruan sartuta errotara astuan. Eta gero uruna ein, ta astuan ekarri errotatik.
- Baiña [... pentsatzen] dot garixa igo eta aittak eingo zebela, ez?
- Bai, bai, bai, bai. Etxian badakixe zelan ein. Neuk be badakit zelan ein garixa. Emoten jako martxia errotarrixai, martxia emoten jakon, ta ifintzen zan holako ontzi baten, ifintzen da garixa zuk eruandakua. Ta harek pixkaka-pixkaka, pixkaka-pixkaka, aldiko dozenatxo bat ale, dozenatxo bat ale, botatzen dittu goittik behera harrixai. Ta harrixak eitten dau bueltaka-bueltaka, bueltaka-bueltaka, eitten dau uruna. Ta ha uruna urtetzen dau askatxo batera. Ta zuk han askan paliakin hartu ta sartzen dozu zakuan. E? Sartzen dozu zakuan, ta ekartzen dozu zakuan etxera. Ta ekarri etxera, ta gero etxian dare holakotxe "bahia" dauka izena, "bahia" dauka izena. Bahian ifintzen dozu ha uruna eta eitten dozu, daukazu... daukazu armaixo bat ogixa eittekua, ta han eitten dozu "eralgi" dauka izena. Eralgi. Ifini bahian ha uruna ekarri dozuna, ta han txiki-txaka, txaka-txaka, txaka-txaka. Porzierto, oso aburridua zan neretako, ta askotan tokau jatan eittia. Ta amak esaten zostan: "Badakizu zer? Ez aburritzeko zuk kantau, kantau zuk, ta erain bahiai. Kantau ta kantau ta erain bahiai garboso". Badakizu, neskatillia aspertu bahiai, holan, han iñor ez dauen lekuan, norbera bakarrik hari ereitten ta... "Zuk kantau, kantau zuk". Zelako ama ona nekan, e? Neukan ama bat onaua! Aitta be bai, e! Nik neukazen gurasuak...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia