Elgeta (Gipuzkoa)

Aitak 'Euzkadi' egunkaria irakurtzen zuen

Aitak 'Euzkadi' egunkaria irakurtzen zuen <p>Irratia lehenengoz noiz entzun zuen. Aitak irratia entzutea eta egunkaria irakurtzea gustuko zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Irratia lehenengoz noiz entzun zuen. Aitak irratia entzutea eta egunkaria irakurtzea gustuko zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ezta radixoik be ez! Ez zeuan radixoik be. Begittu, lehenengo entzun nebanian radixua Bergaran kriada neuala entzun neban. Lonbiden tabernia genkan geure behian. Eta "Mi jaca" ta kantatzen zeben radixuan. Aiii... Ha zan politta! Musika batzuk ederrauak...! Orduan, e? "Soy soldado de levita" ta... Ez zian... Entzun dozu baten be?
- Ez.
- Ez. Ta "Mi jaca" entzungo ziñuan.
- Pentsatzen dot baietz.
- Bai. Ordukotxiak. Hasieran, e? Hori, radixua. Ta nere baserrixan bastante... Nik hogei urte neukazenerako bazeuan radixua. Bai. Bazeuan nere baserrixan. Bai. Bazeuan radixua, porke aitta, gure aitta, zera zan, prosperotxua zan. Beste gizon batzun onduan, e! Periodikua be egunero leitzen zeban.
- Bai, hori kontau zestazun. Ze periodiko hartzen zeban?
- Euzkadi. Ondiok be ikusten nao harek periodikuak zelako "Euzkadi" haundixa eukan letrerua. Euzkadi. Eta berak eta aldemenian bere lehengusua bizi zan baserrixan. Baserrixa zan bi...
- Bi bizitzakua?
- Bai, bi bizitzakua. Gure aittittak, bi mutil ezkondu zian eta baserrixa ein zeben erdittik bi. Baserrixa haundixa. Terrenuak eta danak ein zittuen erdittik bi. Ifini... parzelak ifini eta ein zeben erdittik bi. Eta gero sorteau, ta tokau jakonai tokau jakona. Eta aldemenian nere aittak eukan lehengusu karnala: Evaristo Aranzeta. Ta nere aitta zan Juan Kruz Aranzeta. Eta periodikua bixen arte hartzen zeben. Ta aste batian tokatzen jakon lehelengo leitzia batai, ta hurrengoko astian tokatzen jakon lehelengo leitzia bestiai. E? Ta holaxe konpontzen zian. Ta pagatzen zeben bixen artian. Ta orduan periodikua nork leitzen eban, ba?
- Hori esan bihar netsuan, ...
- Nork leitzen eban, ba, periodikua?
- ... nun lortzen zeben periodikua? Eurak erosten zeben...?
- Ekarri eitten zeban karteruak Uberara. Ta gu eskolara goiezenian rekogitzen giñuan Uberan periodikua. Ta gero etxeruzkotan kartak be alleatzen zian. Asko ez, baiña kartak be alleatzen zian. Nere aittak eukan anai bat Ameriketan eta kartia, ba, urtian bat edo alleatzen jakon, karta bat. Haren notiziak alleatzen zian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia