Elgeta (Gipuzkoa)

Eskola kontuak

Eskola kontuak <p>Uberako eskola kontuak. Irakaslearen inguruko azalpenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Uberako eskola kontuak. Irakaslearen inguruko azalpenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Espaiñiako mapia ondo, baiña.
- A! Espaiñiako mapia. Aii...! Geunkan maistria, geunkan ezkondua, lau ume daukazena: Luis, Lola, Kasimira eta txikixenak ez dakit zela eukan izena, Manolo edo. Lau ume eukazen. Ta nausixenak, hamazazpi bat urteko mutilla. Ta bere gizona zan maisua. Ta aldemenian maisua ta maistria, bi eskola, ta andra-gizonak. Ta ni oin akordatzen naiz ze pasatzen zan. Etortzen zan goixian bederatziretan, "ra!-ra!" Atia zabaltzen zan, "rrrraaa!", danok barrura. Ta pixkaten leitzen giñuan manoeskritua-edo, eskuz eskribidutako liburu bat, gorri-gorrixa zan ondiokan, eskuetan danak ibilitta gastau-gastau einddakua. Han eskribitzen giñuan ta "Bueno, ahora coger el palo y..." mapia, Espaiñiako mapara. Nik Espaiñiako mapia ikesi neban...! Baiña, nun dauen errekak, nun dauen tontorrak, nun dauen sakonunak, nun dauen probinziak eta nun dauezen danak! Buruz! Danak, danak, danak. "Ya sabía todo", ta Franzia nun dauenik ez. "Oye", e? Franzia nun dauenik be ez. Ta han geiñekaldian letrerua, Franzia, ezta? Ta sekula ez zoskun esan ha Franzia danik. Gu denporia pasatzeko gu ifintzen giñuzen han, ta bera gora fan. Lau ume ta andra-gizonak sei lagun, ta harek ein baiharko zeban jatordua ta jabonaduria, holan, jabonaduria. Ez oingo moduan, entxufau ta aide! Eta ezkutatzen zan ta, ba, ordu ta erdi baten maistria falta zan. Ta gu, bixen bittartian, geure paluorrekin alkarri takateko batzuk emon eta mapiai begira.
- Maisuak zer ziran, kanpotik etorrittakuak?
- Kanpotik etorrittakuak. Erdeldunak. Erdeldunak, porke orduan maisuak ekartzen zittuen erdeldunak, guk pixkat erderaz ikesteko. Ta leitzen be erakusten zoskuen erderaz. Baiña jakin bapez erderaz, "ni tu tía". Ezebez. Aii, ni akordatzen naiz, komoda gaiñeko trapua zan nere bordaua ein bihar nebanoi. Atsaldian laboria. Goizetik hortan pasau, ta gero atsaldian laboria eitten. E? Batzuk eitten zeben, ba, pañelua; beste batzuk kortiñia; ta beste batzuk komodian gaiñekua. Komoda gaiñekua ixa gehixenak, porke hori zeuan, itxuria, komodak [erezen] etxietan, ta komoda gaiñekua. Nik ein neban komoda gaiñeko bat, ondio be ikusten nao. Harittan sartu notsan ez dakit zenbat: marroia ta berdia... ondio be ikusten nao, e! Koloriak bai polittak, e? Hori bai. Oso kolore polittak. Tontorrak ein notsazen bordauta. Tontorrak eta tontorrak. Ifiñi notsan harittan... pilla bat! Haixe eitten pasau neban... nik hiru bat urte eingo neban ha eitten! Ha zan ona! Holako maistria tokau egin bihar da norbera parian dauenian, e? Ezebez. Ezebez ikesi. Ez esplikaziñoik, ez Franzia nun dauen, ez illetargixa nun dauen, ez euzkixa urten bihar daben... ezebez. Denporia pasau eskolan.
- Kabuak eta golfuak "de España".
- Bai. Horixe. Jo...!
- Klasiak, argi dao, erderaz izango ziala, ez?
- Bai, bai, erderaz.
- Eta euskeraz edo...
- Euskeraz ezebez.
- ... entzuten bazetsuen, zeoze...
- Ez, ez, ez geunkan kastigurik, ez geunkan. A! Ta rekreua ein bihar zan bixen bittartian. Gero, hamarrak aldian rekreua, beste ordu erdi bat rekreua han. Ta alkar harrapatzen ta karabaka ta orduan zan, aide-aideka ta, holan, lurrian ein arraixak eta "ri-ri-ri", holan, arraixak, eruaten harrixa. Ta arraixiari ikutu barik han erdixan ifintzen. Hori be bai: aide-aide. Ta karabaka [...], alkar harrapatzen. Bueno...! Ta nik asko ein dot tortoloska, tortolosakin.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia