Elgeta (Gipuzkoa)

Txondorraren egitura

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txondorraren egitura eta harekin zerikusia duen lexikoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero txondorra eitten zanian lehelengo ipintzen zien egurrek, gero haren gaiñian ipintzen zien beste batzuk... Izenen bat badauke behian ipintzen zienak edo? Hori, bi tronko ipintzen zien aspa moduen edo, ezta?
- Bai, lehenengo. Ta gero haren kontran. Ta egurrak be igual lehenengo ta gero bueltan-bueltan kargatzen zan ha.
- Zilla edo esaten jakon zeozeri?
- Zilla, esan gura dau erdixa. Erdiko zera, ba, zilla.
- Hola esaten otsazuen zuek? Bai?
- Bai, erdiko zilla. Hori erdiko zuluori, hau, erdiko zilla.
- Eta gero barrutik lagatzen dan hueko hori gaiñekalderarte? Hori? Zelan esaten jako horri?
- Hau... Bete-lana eitteko edo... Bete-lana eitteko zulua.
- Ta hori zer da su-tokixa edo...?
- Bai, su-tokixa. Su-tokixa. Hor sua bota goittik behera ta, ba, hemen sua [izateko] hortik hasten da indarra hartzen. Ta gero lagundu eitten jako hortik ta egur xehia bota ta indarra [sartzen da]. Ta gero harik eta egurra, albotara su [hartzen dabenian], hori erre eitten da bizkorrao, ta gero berriro hori husten danian, ba, atzera bete. Beorrek eskatzen dau. Erretzen danian, ba, zulatu eitten da, ta orduan, ba, bete atzera egurrakin. Egurra xehetuta egoten da egurra ta bete.
- Su-tokixa orduan...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia