Pilar Ormaetxea Atorrasagasti
Elgeta (Gipuzkoa) (1925-2018)
Biografia
Aixolaerreka auzoko Olaikorta baserrian jaio zen, hamar anai-arrebatatik hirugarrena. Aita bertakoa zen, eta ama auzo bereko Mendrakorta baserrikoa. Etxea kaletik urrun zegoenez, eskola denborarako Pilar senide batzuen etxera eraman zuten, Larrabil (Larragibel) baserrira. Etxekoek ez zuten umerik, eta Pilar bertan geratu zen ezkondu zen arte. Bost urterekin hasi zen eskolan, baina baserriko lanengatik ezin izan zuen askotan joan. Elizak euren gaztaroan zuen eraginari buruz berba egiten du. Baita emakume baserritarrek egin behar izan zituzten lan gogorren inguruan ere. Bere aitita maitagarriaren istorio batzuk ere azaltzen ditu. Uriarte auzoko Albitxu baserrira ezkondu zen, bertako Lazaro Arrazolarekin. Lau seme-alaba izan zituzten. Edurne alabak eta Joxe Ramon semeak elkarrizketan parte hartu zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ELG-061 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute