Julian Azkarraga Fuldain
Elgeta (Gipuzkoa) (1928)
Biografia
Angiozar auzoko Galarraga baserrian jaio zen. Bera jaio baino hilabete batzuk lehenago Angiozar auzoa Elgetatik Bergarara pasa zen eta, beraz, bera jaio zenerako Bergaran zegoen baserria. Baina beti Elgetarako joera izan zuten, hurbiltasunagatik. Ama zuen Galarragakoa bertakoa eta aita, berriz, Elorrioko Pulla baserrikoa zuen. Gerra sasoian Elorriora alde egin zuten eta aitaren lehengusu baten etxean egon ziren zazpi hilabetez. Azkeneko hilabetea Mendraka auzoko baserri batean pasa zuten, Elorrio bonbardatzen ari zirelako. Etxera itzuli zirenean baserria apurtuta aurkitu zuten. 16-17 urterekin Eibarrera joan zen ofizioa ikastera. Txomoneko lantegian egin zituen hasierako 8-9 urte. Handik Txontako Otxandiano-Etxebarria lantegira joan zen. Han beste 4-5 urte pasa ostean ALFAra joan zen lanera. Mikrofusioan lan egin zuen erretiroa hartu arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ELG-078 | 2017 | Eibarko ondare industriala | Aintzane AgirrebeƱa - Ainhoa Bernabe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute