Juana Sarasketa Gallastegi
Elgeta (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Kantoikoa kale-baserrian jaio zen, hiru anai-arrebatatik gazteena. Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, Goimendi auzoko Beizu baserrikoa. Gerra aurretxoan berriztapen lanak bukatu berri zegoen Kantoikoa baserria, gerran erre egin zuten, eta familia etxerik etxe ibili zen harik eta orduan hutsik zegoen Zeleta baserrian bizitzen jarri ziren arte. Han zeudela, senide eta baserritar askoren laguntasunarekin, Kantoikoa berreraiki zuten 1942 urte inguruan. Gerraostean, zortzi urteko anaiak galdutako bonba bat aurkitu zuen eta eskuetan lehertu ondoren larri zauritu zen. Aitak armagintza ikasi zuen Eibarren, eta Alfa armagintzako lantegian bazkide izan zen. Gerran Alfako Eibartik kanpoko ugazabak bidali egin zituzten eta etxean jarraitu zuen pistolagintzan. Juanak Elgetako “Unión Apostólica”ko mojekin ikasi zuen. Han bordatutako izarak oraindik gordeta omen ditu. Baserriko lanak egiteaz gain, Elgetako “Erostarbe Hnos.” altzari lantegian jardun zuen hamazazpi urterekin hasita ezkondu zen arte. Kantoikoara ezkondu zen, Bergarako San Migel baserriko Joxe Mari Mujikarekin. Seme-alaba bi izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ELG-055 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ELG-056 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute